Albisteak

Nazioarteko kongresu batean saria

Lehenengo argitaratze data: 2015/11/18

Irudia

Aitziber Adrados Lopez de Viñasprek, SuPrEn ikerkuntza taldeko doktoratu-ondoko ikerlariak, sari bat jaso zuen Leobenen (Austrian) ospatu zen 8. Feedstock Recycling of Polymeric Materials (ISFR 2015) Nazioarteko Sinposioan (2015eko Irailan). Aurkeztutako lana "Torloju motako erreaktore jarraituan eta erreaktore erdi jarraituan burututako biomasa hondakinen pirolisi prozesuaren alderaketa" izan zen.