AURKEZPENA

Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saila

Irudia

Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumen Ingeniaritza Saila UPV/EHU osatzen duten hiru Ingeniaritza Eskoletako (Bilbo, Gipuzkoa eta Gasteiz) Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Teknologiak jakintza-arloetako irakasle guztiek osatzen dute. Horrela, gizarteak behar dituen ingeniariak eta teknologoak prestatzen laguntzen du, batez ere industria- eta zerbitzu-sektoreak, digitalizazioari, trantsizio energetikoari eta ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-iraunkortasunari lotutako egungo erronken buru izateko.

Irakaskuntza- eta ikerketa-laborategiak ditu adierazitako hiru eskolen egoitzetan (Bilbon eta Portugaleten, Bizkaian, Donostian eta Eibarren, Gipuzkoan eta Gasteizen). Irakasle guztiak doktoreak dira (atxikiak, agregatuak, titularrak edo katedradunak), eta, gainera, teknikariak eta administrariak dituzte, Sailaren behar bezalako funtzionamendua bermatzeko.

Sailak bere produktibitateagatik eta kalitateagatik Eusko Jaurlaritzak aitortutako ikerketa-talde nabarmenduak ditu, edo unibertsitateak berak onartutakoak, bai eta beste talde baliokide batzuetan lan egiten duten irakasleak ere, gehienak beste sail batzuetakoak badira ere. Garatzen diren ikerketa-ildo nagusiak material berrien garapenarekin, biomaterialekin, hidrogenoaren teknologiekin, biofintze-prozesuekin, hondakinen balorizazioarekin eta birziklapenarekin, ingurumen-teknologiekin, batez ere ingurune atmosferikoarekin, urekin eta lurzoruekin eta bioteknologiaren aplikazio batzuekin lotuta daude.

Albisteak

5S-en "Eremu diploma"-ren esku-emate ekitaldia

Lehenengo argitaratze data: 2015/03/31

Irudia

Aitziber Iriondo eta Ion Agirre irakasleek pasa den martxoaren 26an Zamudioko Teknologia Parkean buruturiko ekitaldi publiko batean, 5Sen implantazioaren ostean Euskalitek buruturiko kanpo auditoretza batean 60 puntu baino gehiago lortu izanaren ondorioz lortzen den "Eremu diploma"-ren esku-emate ekitaldian izan ziren. Diploma hau laborategi orokorrean eta labeen laborategian 5S-en inplantazioan lorturiko emaitzen ondorio izan da.


Bestalde, ekitalde berean, bi irakasleek 5S-ak ikerkuntza laborategi batean inplantatzeak dakartzan berezitasunak azaldu zituzten aurkezpen baten bidez.