AURKEZPENA

Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saila

Irudia

Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumen Ingeniaritza Saila UPV/EHU osatzen duten hiru Ingeniaritza Eskoletako (Bilbo, Gipuzkoa eta Gasteiz) Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Teknologiak jakintza-arloetako irakasle guztiek osatzen dute. Horrela, gizarteak behar dituen ingeniariak eta teknologoak prestatzen laguntzen du, batez ere industria- eta zerbitzu-sektoreak, digitalizazioari, trantsizio energetikoari eta ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-iraunkortasunari lotutako egungo erronken buru izateko.

Irakaskuntza- eta ikerketa-laborategiak ditu adierazitako hiru eskolen egoitzetan (Bilbon eta Portugaleten, Bizkaian, Donostian eta Eibarren, Gipuzkoan eta Gasteizen). Irakasle guztiak doktoreak dira (atxikiak, agregatuak, titularrak edo katedradunak), eta, gainera, teknikariak eta administrariak dituzte, Sailaren behar bezalako funtzionamendua bermatzeko.

Sailak bere produktibitateagatik eta kalitateagatik Eusko Jaurlaritzak aitortutako ikerketa-talde nabarmenduak ditu, edo unibertsitateak berak onartutakoak, bai eta beste talde baliokide batzuetan lan egiten duten irakasleak ere, gehienak beste sail batzuetakoak badira ere. Garatzen diren ikerketa-ildo nagusiak material berrien garapenarekin, biomaterialekin, hidrogenoaren teknologiekin, biofintze-prozesuekin, hondakinen balorizazioarekin eta birziklapenarekin, ingurumen-teknologiekin, batez ere ingurune atmosferikoarekin, urekin eta lurzoruekin eta bioteknologiaren aplikazio batzuekin lotuta daude.

Albisteak

BERRIAK: Uda ikastaroetan parte-hartzea UPV/EHU 2016

Uda ikastaroa: La biomasa lignocelulósica como fuente de nuevos productos

Lehenengo argitaratze data: 2016/06/24

(Beste leiho bat zabalduko du)
Irudia
 
Data aldaketa: Irailak 12 eta 13,  2016
 
Balio akademikoa: 20 ordu                                                                               

Irakasleak:        Jalel Labidi doktorea

                                   Rodrigo Llano-Ponte doktorea

                                   María González doktorea

Hizkuntza: Gaztelera

Tokia: Miramar Jauregia: Pº de Miraconcha nº 48. Donostia 

Ikastaroaren helburuak:

Ikastaroaren helburua biomasa lignozelulosikoa aurkeztea da, bere konposizioa eta petroleoaren ordezkari  bezala eskaintzen dituen aukerak jakinaraztea, bai energía lortzeko (bigarren belaunaldiko erregaiak), bai kontsumo ondareak lortzeko (materialak, plastikoak, produktu kimikoak, etab.). Ondare guzti hauek lortzeko eta  biofindegi kontzeptua jarraituz, biomasa lignozelulosikoaren osagai funtsezkoak erabil daitezke (zelulosa, hemizelulosa eta lignina), prozesu kimiko, termiko eta biologiko ezberdiñak erabiliz. Ikastaroan zehar teknologia hauen funtsezko ezaugarriak aipatuko dira. 

Matrikula irekia

Informazio gehiago