AURKEZPENA

Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saila

Irudia

Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumen Ingeniaritza Saila UPV/EHU osatzen duten hiru Ingeniaritza Eskoletako (Bilbo, Gipuzkoa eta Gasteiz) Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Teknologiak jakintza-arloetako irakasle guztiek osatzen dute. Horrela, gizarteak behar dituen ingeniariak eta teknologoak prestatzen laguntzen du, batez ere industria- eta zerbitzu-sektoreak, digitalizazioari, trantsizio energetikoari eta ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-iraunkortasunari lotutako egungo erronken buru izateko.

Irakaskuntza- eta ikerketa-laborategiak ditu adierazitako hiru eskolen egoitzetan (Bilbon eta Portugaleten, Bizkaian, Donostian eta Eibarren, Gipuzkoan eta Gasteizen). Irakasle guztiak doktoreak dira (atxikiak, agregatuak, titularrak edo katedradunak), eta, gainera, teknikariak eta administrariak dituzte, Sailaren behar bezalako funtzionamendua bermatzeko.

Sailak bere produktibitateagatik eta kalitateagatik Eusko Jaurlaritzak aitortutako ikerketa-talde nabarmenduak ditu, edo unibertsitateak berak onartutakoak, bai eta beste talde baliokide batzuetan lan egiten duten irakasleak ere, gehienak beste sail batzuetakoak badira ere. Garatzen diren ikerketa-ildo nagusiak material berrien garapenarekin, biomaterialekin, hidrogenoaren teknologiekin, biofintze-prozesuekin, hondakinen balorizazioarekin eta birziklapenarekin, ingurumen-teknologiekin, batez ere ingurune atmosferikoarekin, urekin eta lurzoruekin eta bioteknologiaren aplikazio batzuekin lotuta daude.

Albisteak

Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioarengandik lorturiko proiektu berria hidrogenoarean teknologien alorrean.

Lehenengo argitaratze data: 2015/06/24

Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak 3 urtetako balioa duen " Metanoaren sorkuntza urrunneko herrixketan energia elektriko berriztagarria erabiliz" proiektua onartu berri du. Proiektu honek José F. Cambra de V. Laura Barrio doktoreen lidergoa du.

Proiektu honen xedea metano "berdea" edo jatorri berriztagarria duen metanoa sortzea da. Horretarako, CO2 eta jatorri berriztagarria duen elektrizitatea erabiltzea planteatzen da honen soberakin momentuak aprobetxatuz.