Irakaskuntza

Ingeniaritza Mekanikoa Sailak eskolak ematen ditu Bilboko Ingeniaritza GET-an, Bilbo, Eibar eta Gasteizeko Ingeniaritza UE-an, Donostiako UEP-an, Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko UE-an eta Nautika eta Itsasontzi-makineria GET-an.

Sailari atxikiak dauden irakasgaiak mekanika orokorra, makineria eta elementuen diseinu mekanikoa, osagarrien fabrikazioa, materialen erresistentzia, eraikin industrialen egitura eta instalakuntzen diseinu eta kalkuluaren eremuan oinarritzen da.

Kasu guztietan formazio teorikoa, praktika eta errealitatearen ikuspuntu argiaz uztartzea da asmoa, industria munduaren ikuspegi praktiko eta hurbila eskaintzeko.