XSLaren edukia

Automatismoak eta Kontrola

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Ingeniaritza Mekanikoa + Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza
Ikasturtea
2023/24
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3030
Laborategiko p.3060

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Gaitasun nagusiak:

- Automatizaziorako eta kontrolerako oinarrizko sistemak diseinatzeko ahalmena garatzea.

Gaitasun nagusia honetaz gain industria adarreko bestelako konpetentziekin osatuko da:

- Ekoizpenaren hobekuntzarako, industria mailan automatizazioak eta kontrolak dituzten erabileren ezagutza orokorra.

- Prozesuen azterketa, diseinua eta horiek martxan jartzea.

- Ezagutzak, prozedurak nahiz lorturiko emaitzak modu egokian azaltzea, arloari dagozkion hiztegi eta terminologiarekin; guzti hau, tresneria egokia erabiliz.

- Lanerako jarrera txukun eta arduratsua izaten ikastea, ogibideak eskatuko duen etengabeko formakuntzarako beharrezko izango den ikasteko grina kontuan izanik.



Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

Ikasleek aipatutako gaitasunak lortu ahal izateko ikasgaiaren ikastegia bi zati handitan banatuko da, AUTOMATIZAZIO INDUSTRIALA eta KONTROL INDUSTRIALA. Jarraian klase magistralen eta laborategiko praktiken programak aurkeztuko dira.



KLASE MAGISTRALEN PROGRAMA

I ZATIA (atal teorikoa): Automatizazio Industriala

1. Gaia: Automatismoen inguruko sarrera.

Kontzeptu orokorren definizioa.

2.Gaia: Aljebra logikoa. Automatismo konbinazionalak eta sekuentzialak.

Automatismoen modelatzea gauzatzeko beharrezkoak diren oinarri matematikoen lantzea.

3. Gaia: GRAFCET arauak erabiliz automatismoak ereduztatzea GRAFCET arauen deskribatzea eta erabilpena.

4. Gaia: Automatismoen burutzea: Automata programagarriak

Diseinatutako automatak automata programagarriak erabiliz gauzatzen ikastea.

II ZATIA (atal teorikoa): Kontrol Industriala

5. Gaia: Kontrol Industrialaren sarrera.

Kontzeptu orokorren definizioa.

6. Gaia: Sistema fisikoen ereduztapena.

Eredu matematikoen bitartez kontrolatu nahi diren sistemen deskribapena.

7. Gaia: Sistemen erantzuna denboraren eremuan.

Sistemen erantzunaren egonkortasuna eta egoera iraunkorraren analisia

8. Gaia: Oinarrizko kontrol ekintzak eta haien doiketa.

Kontrolerako oinarrizko ekintzen definizioa eta hauen doiketa.



LABORATEGIKO PRAKTIKEN PROGRAMA

I ZATIA (atal praktikoa): Automatizazio Industriala

CX-programmer-aren oinarriak.

FESTOko moduluen programazioa.

II ZATIA (atal praktikoa): Kontrol Industriala

Matlab eta Simulink-en oinarriak.

1. eta 2. ordenako sistemen lanketa eta kontrola.

MetodologiaToggle Navigation

Bi irakaskuntza mota erabiltzen dira irakasgai honetan: klase magistralak (3 ECTS) eta laborategiko praktikak (3 ECTS). Horretaz gain, noski, ikasleak irakaslearen tutoretza orduetan pasatzera gonbidatuak dira, haien zalantzak argitzeko laguntza indibiduala izan dezaten. Zalantzak argitzeko ere E-posta erabili dezakete.



KLASE MAGISTRALAK

Klase magistraletan ez da soilik teoria irakasten, ariketak ere egiten dira. Ikaskuntzan oinarritzen diren metodologia aktiboak, ikaskuntza kooperatiboa eta ebaluaketa jarraitua burutuko dira. Horretarako, osagai hauek hartuko dira kontuan: irakasgaiaren helburuak, ikasleen ezaugarriak, irakaskuntza prozesuaren baldintzak, etabar.



LABORATEGIKO PRAKTIKAK

Laborategiko praktiketan klasean landutakoa praktikan jarriko da ikasitako kontzeptu eta metodologiak hobeto menperatzeko helburuarekin. Laborategietara joan aurretik, ikasleak praktikako enuntziatua deskargatu behar du eGela-tik, eta ongi irakurri.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Atal honetan ohiko deialdiari lotutako zehaztapenak azalduko dira.



HAZTAPENAK

Ebaluaketa metodoa ikasleak aukeratutako duen metodologia motaren araberakoa izango da (jarraitua edo azken proba). Haztapena ebaluaketa metodologiarekiko independentea da.

I ZATIA: Automatizazio Industriala: 4/10

Atal teorikoaren pisua: 2/10

Atal praktikoaren pisua: 2/10

II ZATIA: Kontrol Industriala: 6/10

Atal teorikoaren pisua: 4/10

Atal praktikoaren pisua: 2/10





EBALUAZIO-SISTEMAK

Bi ebaluazio-sistemen artean aukeratu beharko du ikasleak; ebaluazio jarraitua edo azken probarena.



A)Ebaluazio jarraitua

Ikasgaiaren ebaluazio metodo nagusia ebaluazio jarraitua da. Ebaluazio jarraituari uko egitea edo deialdiari uko egitea indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen baldintzetan egingo dira.

Ebaluazio jarraituan ikasleak jakintza pixkanaka baina etengabe jasoko du espresuki diseinatutako ariketa, praktika eta ebaluaketen bitartez. Metodologia jarraituaren ebaluaketa entregagaien eta ebaluazio proben bitartez burutuko da. eGelaren bitartez jakinaraziko dira proba guztien inguruko ezaugarriak eta datak denbora nahikoarekin. Antolaketarako beharrezkoa izanez gero, probak baino lehen ikasleei bertaratze-konfirmazioa eskatuko zaie (email edo eGela bidez). Ikasleren batek bestelako komunikabiderik beharko balu ohartarazpenak jasotzeko, irakaslearengana jo beharko du egoera azalduz ahal bezain azkarren.

Praktikei dagokienez, ebaluazio jarraitua egiten duen ikasleak baina praktiketara etortzen ez denak, 0 edukiko du praktika zati horretan: I zatian (automatizazio industriala) edo/eta II zatian (kontrol industriala). Zati bakoitzean gehienez justifikatu gabeko ez bertaratze bat onartuko da eta bestelako ez etortzeak justifikatuak egon behar dira baldin eta egindako lanen kalifikazioa mantentzea nahi bada. Hau da, nahiz eta ikasturtean zehar praktiketako ebaluaketa jarraituko lanak eta ebaluazio probak entregatu, atal bakoitzean justifikatu gabeko ez bertaratze bat baino gehiago izanez gero, automatikoki atal horren kalifikazioa 0 izango da.





B) Azken proba

Ebaluaketa jarraitua jarraitzen ez duen ikasleak, ikasgaia azken proban ebaluatua izateko eskubidea du. Azken probako ebaluazioan zati bakoitza azterketa banaren bitartez ebaluatuko da (guztira 4 azterketa): I. zatiko atal teorikoa eta atal praktikoa eta II. zatiko atal teoriakoa eta atal praktikoa. Praktiketako azterketak deialdi ofiziala baino lehen egingo dira ikasleei denbora nahikoarekin abisatutako lekuan eta ordutegian.

Azken ebaluazioaren sistema aukeratu eta azken proba egiten ez duen ikasleak EZ Aurkeztua edukiko du bere espedientean.







OHIKO DEIALDIAN IKASGAIA GAINDITZEKO BALDINTZAK

Ikasgaia gainditzeko, bukaerako nota 5 (hamarren gainean) baino handiagoa izateaz gainera, atal bakoitza (I zatia teoria, I zatia praktikak, II zatia teoria, II zatia praktikak) modu independentean gainditu beharra dago (atal bakoitzaren nota minimoa 5/10). Zatiren bat gainditzen ez bada gehienez nota orokorrean 4/10 jarriko da, eta kasuren batean lortutako nota 4/10-koa baino txikiagoa baldin bada, berezko nota hori jarriko zaio ikasleari. Ohiko deialdian gainditzen diren atalen nota ez-ohiko deialdirako gordeko da baina ez hurrengo ikasturterako.





Ebaluazio jarraituan eta azken probaren kasuetan ikasleek gainditu ez duten/dituzten atala/k (I zatia atal teorikoa, II zatia atal teorikoa, I zatia atal praktikoa, II zatia atal praktikoa) ez-ohiko deialdiko azken probaren bitartez gainditzeko aukera edukiko dute, hau da, gainditutako atalak gordetzen dira ikasturteko azken deialdirako



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

eGela plataforman irakasleek ezarritako materiala.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- IKASGAIRAKO OINARRIZKOA DEN LIBURU ESPEZIFIKOA (klaseko teoria eta ariketekin) "Automatismoak eta Kontrola". Haritza Camblong, Nora Barroso, Aitzol Ezeiza. ELhuyar-UEU, 2014.

- Autómatas Programables. Balcells/Romeral. Ed. Marcombo.

- SYSMAC CJ1M Manual de Programación.

- UNE EN 60848:2022 Lenguaje de especificación GRAFCET para diagramas funcionales de secuencia. AENOR (2022). Accesible para la comunidad de la UPV/EHU en el siguiente enlace: https://portal-aenormas-aenor-com.ehu.idm.oclc.org/aenor/Suscripciones/Personal/pagina_per_sus.asp

- IEC 60858:2013 Langage de spécification GRAFCET pour diagrammes fonctionnels en séquence. International Electrotechnical Comission (2013).

- IEC 60858:2013 GRAFCET specification language for sequential function charts. International Electrotechnical Comission (2013).

- Karl Heinz John and Michael Tiegelkamp. 2010. IEC 61131-3: Programming Industrial Automation Systems Concepts and Programming Languages, Requirements for Programming Systems, Decision-Making Aids (2nd. ed.). Springer Publishing Company, Incorporated.

- Autómatas Programables Series Cs y CJ. Manual de Programación 2004. OMRON, available online at:

https://assets.omron.eu/downloads/manual/es/v5/w394_cs1_cj1_nsj_series_programmable_controllers_programming_manual_es.pdf

- Ingeniería de control moderna. Ogata, K. Editorial: Prentice-Hall

- "Erregulazio automatikoa”. Arantza Tapia and J. Florez. Elhuyar, 1995.

- MATLAB eta Simulink tutorialak (on-ramp).

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Automátas Programables. Porras,A./ Montanero. Ed. McGraw-Hill.
- Ingeniería de la Automatización Industrial (2ª Edición) R. Piedrahíta Moreno, E Ra-Ma.
- Instrumentación industrial. Creus, A. Editorial: Marcombo

Aldizkariak

- InTech: http://www.isa.org/InTechTemplate.cfm?Section=InTech_Home1

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BARROSO MORENO, NORA
  • CAMBLONG RUIZ, ARITZA
  • LARREA SUKIA, MIKEL

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-17

16:00-18:00

18-30

16:00-18:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 3.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eAULA 3.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-17

14:00-16:00

18-30

14:00-16:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

16 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

17:30-19:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-17

17:30-19:30

18-30

17:30-19:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eAULA 2.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-17

14:30-16:30

18-22

14:30-16:30

23-30

14:30-16:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

46 Laborategiko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-17

10:30-12:30

18-22

10:30-12:30

23-30

10:30-12:30

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

46 Laborategiko p.-3 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

14:00-16:00

Irakasleak