XSLaren edukia

Sistema Elektroniko Digitalak

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3030
Laborategiko p.3060

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgai honek mikrokontrolagailuan oinarrituriko sistema elektroniko digitalak aztertzea eta diseinatzea, nahiz prozesu industrialen kontrolean aplikatzea du helburu. Helburu hori betetzeko, erdietsi beharreko hurrengo gaitasunak ezartzen dira:



- Mikrokontrolagailuan oinarritzen diren sistema elektroniko digitalen funtsak ezagutzea, eta baita prozesu industrialen kontrolean duten aplikazioa ere.



- Garapen-ingurune bat zehazki ezagutzea, mikrokontrolagailuan oinarritutako diseinu digitalak maila altuko lengoaian (C-n) programatu, araztu eta egikaritu ahal izateko.



- Kontrolatu behar den prozesu industrialari buruz hainbat iturritatik jasotako informazioa integratzea, mikrokontrolagailua aukeratzeko oinarrizko jarraibideak era arrazoituan ondorioztatzeaz gain, dagokion hardwarea inplementatzeko.



- Prozesu industrialetan, mikrokontrolagailua aldagaien begizta itxiko neurketa eta kontrol digitalerako bloke funtzional gisa aplikatzea.



Irakasgai honen jarraipen egokia egiteko, aldez aurretik hirugarren ikasturteko lehen lauhilekoan ematen den "Elektronika Digitala" irakasgaia ikastea gomendatzen da.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

Mikrokontrolagailuan oinarritutako sistema elektroniko digitalen azterketa, diseinu eta aplikazioei ekiteko, hurrengo gai-zerrenda teoriko eta praktikoa ezartzen da:



GAI-ZERRENDA TEORIKOA



0 Gaia: Irakasgaiaren Aurkezpena

Gaitasun espezifikoak. Gai-zerrenda teoriko eta praktikoa. Ebaluazio metodoa. Gomendatutako bibliografia. Irakasgaian erabiliko diren mikrokontrolagailu zehatzen justifikazioa.



1 Gaia: 8 biteko mikrokontrolagailu baten Arkitektura

Oinarrizko bloke funtzionalak eta busak. RAM memoria-mapa: helburu orokorreko gunea eta funtzio bereziko erregistroen (SFR-en) gunea. Erregistro-bankuak. Pilaren funtzionamenduaren analisia: pilaren erakuslea.



2. Gaia: Sarrera/Irteerako Oinarrizko Gailuak

Helburu orokorreko sarrera/irteera digitalen atakak. Dagozkien SFR-ak. Konexionatuari buruzko kontsiderazioak. Korronte-driver-ak. Oinarrizko semaforo baten adibidea. Sarrera eta irteera analogikoak: A/D eta D/A bihurketak. Dagozkien SFR-ak. A/D bihurketa adibidea.



3 Gaia: Timer-ak

Kontagailu eta tenporizadorearen kontzeptuak. Arkitektura orokorra. CPU-aren erloju-seinalearen sorkuntza. Dagozkien SFR-ak. Funtzionamendu-moduak. Tenporizazio adibidea.



4. Gaia: Etendurak

Kontzeptua. Barne- eta kanpo-etendura kanalak. Reset zirkuitua. Gaikuntza, lehentasuna eta bektorizazioa. Dagozkien SFR-ak. Barne-etendura duen adibidea: etxeko alarma. Barne- eta kanpo-etendurak dituen adibidea: garbigailua.



GAI-ZERRENDA PRAKTIKOA



1 Praktika: Sarrera Mikrokontrolagailuaren Garapen-ingurune eta C Programaziora

Edizioa. Konpilazioa eta elkartzea. Simulazioa eta arazketa (debugging). Datu motak. C lengoaiaren oinarrizko eragile eta programazio-egituren berrikuspena. Oinarrizko ariketak eta maskaren erabilera. Ariketak.



2 Praktika: Semaforo Aldaki Ezberdinen Programazioa

Sarrera/Irteera digitalak. Simulazioa eta arazketa. Hardware-aren konexionatua eta egikaritzea hautaturiko target-ean.



3 Praktika: Argizko Errotulu baten Programazioa.

Taulen kudeaketa. Simulazioa eta arazketa. Hardware-aren konexionatua eta egikaritzea hautaturiko target-ean.



4 Praktika: KZ-eko Serbomotor baten Ardatzaren Posizio Angeluarraren Kontrolerako Proiektua

Proposatutako problemaren banaketa ataza ezberdinetan. Ataza bakoitza bere aldetik ebaztea: A/D bihurketa, hautaturiko sentsoreen karakterizazioa, D/A bihurketa eta kontrol-legearen inplementazioa laginketa-periodoaren tenporizazioari loturiko etendura baten bitartez. Simulazioa eta arazketa. Hardware-aren konexionatua eta egikaritzea hautaturiko target-ean. Azken integrazioa. Kontsigna aldakorren programazioa.



5 Praktika: Induzituz Eszitaturiko Korronte Zuzeneko Motore Baten Abiadura Erregulatzeko algoritmoaren inplemetazioa eta balioztatzea MBD metodologian oinarrituz

MBD metodologiaren inguruko kontzeptu orokorrak. MBD-ean oinarritutako inplementazioa eta balioztatzea. --- Sofware-in-the-Loop (SIL), Processor-in-the-Loop (PIL) eta Hardware-in-the-Loop (HIL)---.

MetodologiaToggle Navigation

Metodologia aktiboak jarraituko dira; problemetan eta proiektuetan oinarritutako irakaskuntza, hain zuzen ere. Alde batetik, klase magistraletan landutako kontzeptuak barneratu asmoz, problema errealak planteatzen dira irtenbidea emateko. Bestetik, laborategian problema erreal konplexuagoak proposatzen dira (proiektuak), ikaslegoak hauek nola kudeatu behar diren barnera dezan: ataza sinpleagotan banandu, bakoitza problema independente bat bezala tratatu eta ebatzi, eta soluzio oso bat eman emaitza independenteak integratuz.



AURREZ AURREKO IRAKASKUNTZAREN ALTERNATIBA



Ohiz kanpoko egoera bat gertatuko balitz eta ikastetxeak ezingo balitu ateak ireki irakaskuntza bertan emateko, irakaskuntza hori modu birtualean emango litzateke. Bestalde, egoerak hala eskatuko balu, gai-zerrenda teorikoa zein praktikoa egoera berrira egokituko lirateke.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ebaluazio metodoa ebaluazio finala izango da. Ikasleriak irakaskuntzaren gaitasunak lortu dituen aztertzeko hurrengo probak garatuko dira: :



- proba idatzia, zeina praktikotasunagatik, azterketa finala baino lehenago burutuko den: %30 (3 puntu), eta

- laborategiko proba praktikoa: %70 (7 puntu).



Irakasgaia gainditzeko, beharrezkoa da azterketa bakoitzari dagokion puntuazioaren erdia gutxienez lortzea. Hau da:



- proba idatzia: %50 (1,5 puntu), eta

- laborategiko proba praktikoa: %50 (3,5 puntu).



Azterketa bakarra gainditzen bada, azken kalifikazioa 4koa izango da, gehienez.



Ohiko deialdian azterketa bakarra gainditzen bada, azterketa horretan lortutako kalifikazioa ezohiko deialdiraino gordeko da.



OHIKO DEIALDIARI UKO EGITEA



Aipaturiko proba praktikora (azken notaren %70eko pisua duena) ez aurkezteak ebaluazioaren deialdiari uko egitea suposatuko du eta Ez Aurkeztuta gisa agertuko da.



AURREZ AURREKO PROBEN ALTERNATIBA



Ohiz kanpoko egoera bat gertatuko balitz eta, horren ondorioz, zentroak ezingo balitu ateak ireki probak bertan egiteko, aipatutako probak bertaratu gabe egin ahal izateko egokituko lirateke. Ikasleei jarraitu beharreko prozesuaren berri emango litzaieke behar adina denborarekin.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Moodle plataforman utzitako laguntasunerako ondoko materiala:

- Klase teoriko eta praktikoen garapenerako euskailu gisa erabilitako gardenkiak.
- Praktiken gidoiak.
- Klase teorikoetan egindako programazio ariketen ebazpenak.
- Laborategian planteatutato programazio problemen ebazpenak. Hauek, nahita, planteamendua egin eta bi aste beranduago utziko dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Odant B. (1995). "Microcontroladores 8051 y 8052", Thomson Paraninfo.

- Schultz T. (2008). "C and the 8051", Wood Island Prints.

- Yiu J. (2013). "The Definitive Guide to the ARM Cortex-M3 and M4 Processors", Newnes.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- INTEL (1994). "MCS 51 Microcontroller Family User's Manual".
- Barrón M. eta Martínez J. (1999). "Aplicaciones Prácticas con el µc-8051. Programación en Lenguaje C", Disen-Educativos.

Aldizkariak

- International Journal of Electrical Engineering Education (IJEEE)
- ELEKTOR
- Automática e Instrumentación
- IEEE Transactions on Education

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • GARCIA ANDUAGA, GUILLERMO LUIS
  • MARTINEZ AGUIRRE, MIREN ITSASO
  • SUSPERREGUI BURGUETE, ANA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-20

08:30-10:30

21-30

08:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 5.3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eAULA 5.3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-21

12:30-14:30

22-30

12:30-14:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE CONTROL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO DE CONTROL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:00-14:00

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE CONTROL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:30-12:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

08:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE CONTROL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:30-14:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE CONTROL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

31 Laborategiko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

08:30-10:30

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE CONTROL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA