XSLaren edukia

Automatizazio eta Robotika Industriala

Ikastegia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Automobilgintzaren Ingeniaritzako Gradua - DUALA
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1522.5
Laborategiko p.4567.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgai honek honako gaitasun espezifiko hau betetzen du:

* Ingeniaritzari aplikatutako automatismoen oinarriei eta kontrol-metodoei buruzko ezagutzak.



Espero diren ikastearen emaitzak honako hauek dira:

* Industria-prozesuen funtzionamenduari lotutako arazoak ulertzea. Bai parte hartzen duten teknologien ikuspegitik, bai prozesuaren funtzionaltasunaren ikuspegitik.

* Prozesu industrialen exekuzioa kudeatzeko beharrezkoak diren ekintzak identifikatzea: abiarazten direnetik geldiarazten diren arte, modu automatikoa eta egon daitezkeen akatsak kontutan hartuz.

* Kontrol-algoritmoak modu egituratuan eta modularrean diseinatzea.

* Automata programagarrietan kontrol-algoritmoak garatzeko moduak ezagutzea.

* Sistema automatizatuetan robot industrialen erabilera ezagutzea.

* Robot industrialen morfologia eta mugimenduak ezagutzea, baita lan-ingurunearekin duten elkarreragina ere.

* Robot industrial baten ibilbideak kontrolatzeko oinarrizko programak garatzea.

* Ezagutzak, prozedurak eta ebazpenakkoherentziaz adierazten dituen dokumentazio idatzia prestatzea

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

Irakasgaiaren eduki teoriko-praktikoak, funtsean, gaitasun espezifikoa lortzera bideratuta daude: Ingeniaritzari aplikatutako automatismoen oinarriei eta kontrol-metodoei buruzko ezagutzak. Irakasgaiaren programa, teorikoa zein praktikoa, bi zatitan banatuta dago: 1) automatizazio industriala eta 2) robotika industriala.



Automatizazio Industriala - Eduki teoriko-praktikoak:

* Automatizazio industrialari sarrera:

- Automatizazio-industriala, automatismoak eta automatizazioaren piramidea.

- Auomtaizazioaren prozesua, planta eta prozesu industrialak.

- Automatizaziorako teknologiak.

* Automata programarria: HW arkitektura eta SW egitura.

* GRAFCET-aren oinarrizko kontzeptuak (sistema sekuentzialak diseinatzeko lengoaia).

* Eskakizunak aztertzeko metodologia (abiarazteko eta gelditzeko moduak) eta diseinu egituratua.

* GRAFCET-en bidez diseinatutako kontrol-algoritmoen garapena.

* Programazio-baliabideen erabilera:

- Helbideratzea eta datu-motak.

- Bit-mailako eragiketak.

- Tenporizadoreak.

- Kontadoreak.

- Eragiketa matematikoak.

- Konparadoreak.

- Sarreren eta irteeren kudeaketa.

* Automata programagarrietarako programazio-lengoaia estandarizatuak.



Robotika Industriala - Eduki teoriko-praktikoak:

* Robotika industrialari sarrera.

* Egitura mekanikoaren eta kontrol-unitatearen oinarriak.

* Robotaren ibilbideak sortu eta garatu.



Automatizazio industrialeko praktikak egiteko, Siemens fabrikatzailearen PLC bat eta software-tresnak erabiliko dira; robotika industrialeko praktikak egiteko, berriz, ABB fabrikatzailearen robot antropomorfikoa eta dagokion programazio-/simulazio-tresna erabiliko dira.

MetodologiaToggle Navigation

Eskola magistraletan kontzeptu teorikoak azalduko dira, kontzeptu horiek erabili behar diren egoeren adibideekin eta ariketa praktikoekin batera. Ikasleek dituzten zalantzak argitzeko ere erabiliko dira.



Laborategiko praktiketan, klase magistraletan sistema automatizatuak diseinatzeko ikusitako kontzeptu teorikoak aplikatuko dira. Horrela, hardware eta software egokiak erabiliz, hainbat kasu eta arazo praktiko garatu eta probatuko dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ohiko deialdian bi aukera daude: ebaluazio jarraitua eta azken ebaluazioa.



A) EBALUAZIO JARRAITUA

Lehenetsitako ebaluazioa da, horri uko egiten ez bazaio. Bukaerako nota honako zati hauetan banatzen da:

* Amaierako idatzizko proba, lauhilekoaren amaieran egindakoa: %30a.

* Laborategiko praktikak, lauhilekoan zehar egindakoak (praktiken nota haztatuta egongo da): %30a.

* Talde-lana, lauhilekoan zehar egindakoa: %30a.

* Lauhilekoan egindako lanen aurkezpena (bakarka edo taldean): % 10a.



Irakasgaia gainditzeko, beharrezkoa da laborategiko praktiketan eta talde-lanean eskatutako entregagai eta zeregin guztiak garaiz entregatzea. Gainera, irakasgaiaren 10etik 5 puntu lortzeaz gain, gutxieneko kalifikazioa ere lortu behar da atal hauetan:

* Amaierako idatzizko proba: 5/10

* Talde-lana: 5/10

Atalen batean eskatutako gutxieneko nota lortzen ez bada, ikasleak irakasgaiaren ohiko deialdia bertan behera utzi duela ulertuko da. Azken kalifikazioa amaierako idatzizko probari dagokiona izango da (azterketaren nota (10etik)*0,3).



B) AZKEN EBALUAZIOA

Azken ebaluazioaren sistema eskatzeko, ikasleak irakasleari ohiko deialdiari uko egitea idatziz aurkeztu beharko dio. Horretarako 9 asteko epea izango du, lauhilekoaren hasieratik zenbatzen hasita.

Idatzizko proba bat eta proba praktiko bat izango ditu, irakasgaiaren % 70 eta % 30, hurrenez hurren. Atal bakoitza gainditu beharko da (5/10) azterketaren batez bestekoa egiteko.



C) DEIALDIARI UKO EGITEA

Ikaslea ez aurkeztutzat hartuko da:

* Ebaluazio jarraituaren kasuan, laborategiko praktikak egin ondoren, deialdiari uko egiten ez badio.

* Azken ebaluazioaren kasuan, azterketaren data ofizialean ezarritako probara aurkezten ez bada.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiko irakasleek emandako apunteak eta praktika-gidak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

alcells J. y Romeral J.L. “Autómatas Programables”. Editorial Marcombo, Barcelona. 2005.



García Moreno, E. “Automatización de procesos industriales”. Editorial UPV (Universidad Politécnica de Valencia), Madrid. 1999.



Domingo Peña J. “Introducción a Los Autómatas Programables”. Biblioteca Multimedia. Industria, Universitat Oberta de Catalunya, Barcelona. 2003.



Barrientos A. y Gambao E. “Sistemas de Producción Automatizados”. Editorial Dextra: Madrid, España. 2014.



Colestock, H. “Industrial Robotics : Selection, Design, and Maintenance”. McGraw-Hill, New York. 2005.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Guerrero Saiz J. M. “Programación Estructurada De Autómatas Programables Con Grafcet”. Paraninfo: Madrid, España, 2019.

Berger,H. “Automating with Simatic S7-1500 : Configuring, Programming and Testing with Step 7 Professional”. Publicis Publishing: Erlangen, Germany, 2014.

Rentería A. y Rivas M. “Robótica Industrial : Fundamentos y Aplicaciones”. McGraw-Hill, Madrid. 2000.

Barrientos A., Peñín L.F., Balguer C. y Aracil R. “Fundamentos de robótica”. McGraw-Hill, Madrid. 2007.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARMENTIA DIAZ DE TUESTA, AINTZANE
  • BARAMBONES CARAMAZANA, OSCAR
  • RICO PASTRANA, TEODORO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

11:00-12:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. CARTOGRAFÍA Y GEOMORFOLOGÍA - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E.

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:00-13:00

13:00-15:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. REGULACIÓN AUTOMÁTICA - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E.
  • LAB. REGULACIÓN AUTOMÁTICA - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E.

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

13:00-14:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.1 - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E.

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

14:00-15:00

09:00-11:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. REGULACIÓN AUTOMÁTICA - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E.
  • LAB. REGULACIÓN AUTOMÁTICA - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E.