XSLaren edukia

Komunikazio Optikoak

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
4
Kreditu kopurua
4.5
Hizkuntzak
Gaztelania

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala7.511.2
Mintegia1522.5
Gelako p.7.511.2
Laborategiko p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgai honekin ikasleak honako gaitasun hauek lortuko ditu:

- Komunikazio optikoen eta transmisio-sare optikoen ezagutza praktikoa; enfasi berezia jarriko da zirkuitu eta azpisistemen aukeraketan zein zuntz optiko bidezko telekomunikazioetan erabili ohi diren gailu eta tresneria optikoen funtzionamenduan eta erabileran. (Telekomunikazio moduluaren S4 gaitasuna.)

- Zuntz optikozko instalazioak egiteko behar adinako trebetasunak. (Telekomunikazio moduluaren S5 gaitasuna.)

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. gaia: ZUNTZ OPTIKOETARAKO SARRERA

(Zuntz optikoa: angelu kritikoa, eremu ebaneszentea, egitura, motak, aplikazioak, errefrakzio-indizearen profilak, zenbakizko irekidura, transmisio-ahalmena, aurrekari historikoak)

2. gaia: HEDAPENA ZUNTZ OPTIKOETAN

(Atenuazioa: mekanismo intrintsekoak eta estrintsekoak, transmisio-leihoak, atenuazioak mugatutako distantzia maximoa. Dispertsioa: kontzeptua, efektuak, dispertsio-motak, dispertsioak mugatutako distantzia maximoa. Konektoreak eta lotuneak: galera intrintsekoak eta estrintsekoak, galerak konektoreetan, konektore-motak, leunketa, lotuneak)

3. gaia: IGORLE OPTIKOAK

(LEDak: funtzionamendua, SLEDak eta ELEDak, eraginkortasunak. LASERRAK: funtzionamendua, Fabry-Perot laserra, eraginkortasunak, igorpen-moduak, ispilu banatuetan oinarritutako laserrak, kanpo-modulatzaileak)

4. gaia: DETEKTAGAILU OPTIKOAK

(Fotodiodoak: funtzionamendua, eraginkortasunak eta errespontsibitatea, ezaugarri espektralak. Elektroi-oldezko fotodiodoa VS PIN fotodiodoa, sarearen diseinua laserraren, zuntz optikoaren eta hargailuaren erantzun-denborak kontuan hartuz)

5. gaia: ANPLIFIKADORE OPTIKOAK ETA EFEKTU EZ-LINEALAK

(Anplifikadore optikoak: funtzionamendua, EDFA, SOA eta Raman. Efektu ez-linealak: sailkapena eta deskribapena)



Laborategiko praktikak:

- 1. praktika: Potentzia optikoaren neurgailua eta laser-iturri bikoitza

- 2. praktika: Zuntz optiko moduanizdunen zenbakizko irekiduraren eta beste parametro interesgarri batzuen neurketa

- 3. praktika: WDM-transmisiorako sistemak

- 4. praktika: Komunikazio optikoetako lotura baten karakterizazioa

- 5. praktika: Argiaren polarizazioa eta aplikazioak

- 6. praktika: Laser-erdieroale baten karakterizazioa

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaia taldeka zein bakarka landuko da. Eskola magistralak + gelako praktikak bakarka landuko dira eta mintegiak + laborategiko praktikak taldeka, hiruzpalau pertsonez osatutako taldeetan. Garatutako metodologiari buruzko xehetasunak hauek dira:

- Eskola magistralak: kontzeptu eta oinarri teorikoen azalpena, PowerPoint gardenkien bitartez.

- Gelako praktikak: eskola magistraletan azaldutako teoriari lotutako problemen ebazpena.

- Mintegiak: laborategiko praktiketan burututako neurketa esperimentalen prozesaketa eta emaitzen bilketa txosten normalizatuetan.

- Laborategiko praktikak: neurketa esperimentalak gauzatzea hiruzpalau pertsonez osatutako taldeetan.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Irakasgaiaren nota osoa bi ataletan banatzen da:

- Nota osoaren %35: eskola magistralen + gelako praktiken ebaluazioa.

- Nota osoaren %65: mintegien + laborategiko praktiken ebaluazioa.



Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa da:

- 10etik 5 puntu edo gehiago lortzea eskola magistralen + gelako praktiken ebaluazioan

eta

- 10etik 5 puntu edo gehiago lortzea mintegien + laborategiko praktiken ebaluazioan.



Eskola magistralen + gelako praktiken ebaluazioa:

- Ebaluazio jarraitua:

* Galdetegiak eGelan (nota osoaren %7).

* Problema- eta/edo kuestio-sorta idatzizko azken azterketan, azken ebaluazio-proba egiteko egun ofizialean (nota osoaren %28).

* Ikasleek eskubidea dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko: horretarako, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu behar du, bederatzi asteko epea izanik, lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.

- Azken ebaluazioa:

* Problema- eta/edo kuestio-sorta idatzizko azken azterketan, azken ebaluazio-proba egiteko egun ofizialean (nota osoaren %35).



Mintegien + laborategiko praktiken ebaluazioa:

- Ebaluazio jarraitua:

* Lortutako neurketen txosten normalizatuak (nota osoaren %65).

* Taldeka burutzen dira eta praktika bakoitzaren amaieran derrigorrez jasotzen dira.

* Ikasleek eskubidea dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko: horretarako, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu behar du, bederatzi asteko epea izanik, lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.

- Azken ebaluazioa:

* Azterketa praktikoa idatzizko azterketaren ondoren, azken ebaluazio-proba egiteko egun ofizialean (nota osoaren %65).

* Bakarkakoa.



Uko egitea:

- Ebaluazio jarraitua: ohiko deialdiari uko egiteko, eskaria egin beharko du ikasleak irakaskuntzaldia bukatu baino hilabete lehenago; horretarako, idatziz aurkeztu beharko du ohiko deialdiari uko egiten diola.

- Azken ebaluazioa: ohiko deialdiari uko egiteko, nahikoa da azterketara ez aurkeztea azken ebaluazio-proba egiteko egun ofizialean.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Material guztia eGela plataforma birtualean dago eskuragai:
- Eskola magistraletan landutako Powerpoint gardenkiak.
- Gelako praktiketan landutako ariketen enuntziatuak.
- Mintegien eta laborategiko praktiken gidaliburuak eta txosten normalizatuak.

Material, tresna eta baliabideen erabilerari buruzko informazioa:
- Eskolak ematen direnean (etengabeko ebaluazioa):
* Ikasleek debekatuta dute tresna edo gailu telefoniko edo bestelakoak erabiltzea, hurrengo puntuan azaldutakoa izan ezik.
* Zera onartuko da: liburuak, oharrak edo apunteak, bai eta tresna edo gailu elektroniko edo informatikoak. Tresna edo gailu horiek Interneterako sarbidea ematen badute, ezin daiteke egin ikasmaterialari buruzkoa ez den inolako kontsultarik.

- Azken ebaluazio-proban (etengabeko ebaluazioa zein azken ebaluazioa):
* Ikasleek debekatuta dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere, hurrengo puntuan azaldutakoa izan ezik.
* Kalkulagailuak onartuko dira soilik.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

G. Aldabaldetreku, G. Durana, Komunikazio optikoetako sistemak. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua / Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco, 2019.

J. Capmany, F. J. Fraile-Peláez, J. Martí, Fundamentos de comunicaciones ópticas. Síntesis, 2001.

G. Durana, G. Aldabaldetreku, Eremu elektromagnetikoen oinarriak ingeniarientzat. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua / Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco, 2014.

A. K. Ghatak, K. Thyagarajan, An Introduction to fiber optics. Cambridge University Press, 1998.

W. B. Jones, Introduction to optical fiber communication systems. Oxford University Press, 1988.

J. C. Palais, Fiber optic communications. Prentice Hall, 2004.

J. M. Senior, Optical fiber communications: principles and practice. Prentice-Hall, 1985.

A. W. Snyder, J. D. Love, Optical waveguide theory. Chapman and Hall, 1983.

J. R. Taylor, An Introduction to Error Analysis: The Study of Uncertainties in Physical Measurements, University Science Books, 1997.

K. Thyagarajan, A. K. Ghatak, Fiber optic essentials. John Wiley and Sons, 2007.

Gehiago sakontzeko bibliografia

G. P. Agrawal, Fiber-optic communication systems. John Wiley and Sons, 2002.
M. Born, E. Wolf, Principles of optics. Pergamon Press, 1990.
J. Capmany, D. Pastor, B. Ortega, Problemas de Comunicaciones Ópticas, Tomo 1: dispositivos, Servicio de Publicaciones de la Universidad Politécnica de Valencia, 1998.
J. W. Goodman, Statistical optics. John Wiley and Sons, 1985.
E. Hecht, Optica. Addison Wesley, 2002.
H. Hughes, Telecommunications cables. John Wiley and Sons, 1997.
H. C. van de Hulst, Light scattering by small particles. Dover Publications, 1981.
J. D. Jackson, Classical electrodynamics. John Wiley and Sons, 1999.
G. Keiser, Optical fiber communications. McGraw-Hill, 1991.
M. G. Kuzyk, Polymer fiber optics: materials, physics, and applications. Taylor and Francis, 2007.
J. Powers, An introduction to fiber optic systems. McGraw-Hill, 2002.
B. E. A. Saleh, M. C. Teich, Fundamentals of photonics. John Wiley and Sons, 2007.

Aldizkariak

Revista Española de Física: http://www.revistadefisica.es/index.php/ref/index

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALDABALDETREKU ETXEBERRIA, GOTZON
  • DURANA APAOLAZA, GAIZKA
  • ZUBIA ZABALLA, JOSEBA ANDONI

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

15:00-16:00

3-3

15:30-16:00

4-4

15:00-16:00

5-12

15:30-16:00

14-15

15:00-15:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2G 3A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
  • P2G 3A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
  • P2G 3A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
  • P2G 3A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
  • P2G 3A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I

16 Mintegia-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-13

17:00-18:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2G 3A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

15:00-16:00

3-3

15:00-15:30

5-12

15:00-15:30

13-13

15:00-16:00

14-15

15:30-16:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2G 3A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
  • P2G 3A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
  • P2G 3A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
  • P2G 3A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
  • P2G 3A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-13

18:30-20:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • S1B 4.1 - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I