HORARIOS-ATENCION-SEDE

Eduki publikatzailea

Informatika-gelak

Foto del aula

Zentroak bi informatika gela ditu: 1.4.(30 ordenagailu) eta  1.2 gela (26 ordenagailu). 1.4. gela irakaskuntzarako erabiliko da eta 1.2. gela gordeko da ikasleen lanerako beti ere, irakaskuntzarako erreserbatuta ez dagoen ordutegian.

Gelen erabilera egokia erraztearren, astelehenero atean irakaskuntza-ordutegiak jarriko dira. Gainerako orduetan, 1.2. gela Ikastegiko ikasleentzat irekirik egongo da.

Irakaskuntzarako gelen erreserba aurreko asteko ostirala baino lehenago egin beharko da "Informatika gelaren erreserba" (doc, 673 Kb), inprimakia, informatika geletako arduradunari bidaliz: bi-lh-gl.informatika-gela.arduraduna@ehu.eus Erreserbak posta elektronikoz baieztatuko dira.

Informatika gelen erabilerak arau batzuk bete behar ditu:

  • Ordenagailuan soinua entzuteko aurikulareak erabili behar dira.
  • Informatika gela lan egiteko tokia da, beraz, ez da zarata handirik egin behar.
  • Debekatuta dago informatika gelan jatea eta edatea.