Breadcrumb

Eduki publikatzailea

ERAKUSKETA: GREBA OROKOR FEMINISTARANTZ

Apirilaren 14tik maiatzaren 13ra - Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean - LEIOA -

Lehenengo argitaratze data: 2021/04/14

Irudia

Apirilaren 21ean erakusketaren aurkezpena egingo du egileak David Beorlegui Zarranz.

Erakusketak ibilbide kronologiko eta tematikoa proposatzen du, publikoa XIX., XX. eta XXI. mendeetan emakumeak protagonista izan ziren mobilizazio-esperientzietara hurbiltzea helburu duena. Emakumeek izan dituzten hamaika borroka aipatzea ezinezkoa denez, emakumeek grebetan parte hartzeari buruz dituzten gatazka, motibazio, mobilizazio-errepertorio eta balorazioen lagin zehatza ez den lagin bat aukeratu dugu. Ekoizpena blokeatuz, kalea hartuz, gose-greben eta egarri-greben protagonista izanez, emakumeek eutsitako mobilizazio ugari, hainbat mendetako etengabeko emantzipazioaren aldeko borroka sortzen dutenak. Historikoki metatutako esperientzia horiek grebaren kontzeptuaren esanahi berriak erakusten dituzte, bizitza eta emakumeak borroka politikoaren erdigunean jartzen dituzte, eta inspirazio-iturri agortezina dira, orainaldiko bidegabekerietan indarrez presionatzen duena eta oraindik etortzeke dauden borroka askoren bidea argitzen duena.