Eduki publikatzailea

Global Training 2018 bekak: atzerrian praktikak egiteko programa

Lehenengo argitaratze data: 2018/06/18

Euskal HErriko Unibertsitateak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna Sailak, Europan zein mundu osoan sortzen ari diren errealitate berriei eta etorkizuneko erronkei irtenbide eraginkorrak eman nahian, atzerrian praktikak egiteko "Global Training" izeneko beka-programa jarri du martxan

  • Enpresa/erakunde atzerritarretan 6-12 hilabetez praktika profesionalak egiteko programa.
  • UPV/EHUK 60 beka eskainiko ditu aurten.
  • 30 urtetik beherako gazte tituludunei dago zuzenduta. Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio egoitza duela ziurtatzea (errolda agiria), gutxienez urtebetekoa
  • Deialdia ekainaren 15tik uztailaren 16ra arte egongo da zabalik.

Praktiken eskaintza (enpresa, bekadunaren profila, eginkizunak eta proiektua) programaren web orrian ikus daiteke (beheko estekan).

Kontaktua: Iñigo González inigo.gonzalez@ehu.eus 943 015986