Eduki publikatzailea

GLOBAL TRAINING 2019 BEKAK: ATZERRIAN PRAKTIKAK EGITEKO PROGRAMA

Lehenengo argitaratze data: 2019/06/03

Euskal HErriko Unibertsitateak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna Sailak, Europan zein mundu osoan sortzen ari diren errealitate berriei eta etorkizuneko erronkei irtenbide eraginkorrak eman nahian, atzerrian praktikak egiteko "Global Training" izeneko beka-programa jarri du martxan

  • Enpresa/erakunde atzerritarretan 6-12 hilabetez praktika profesionalak egiteko programa.
  • 30 urtetik beherako gazte tituludunei dago zuzenduta. Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio egoitza duela ziurtatzea (errolda agiria), gutxienez urtebetekoa
  • Ezagutza arlo desberdinetarako  eskaintzak ditugu: arkitektura, artea, zientziak, ingenieritza, ekomomia, Komunikazioa eta beste asko. Era askotariko enpresa eta erakundeak hartzen dute parte: arkitektura estudioak, start-ups, unibertsitateak, museoak, aholkularitza-enpresak, Nazio Batuen Erakundea…

2019ko deialdian egongo diren aldaketak:

  • Eskatzaileek Gradua bukatuta izan behar dute “elkarrizketa prosezua” bukatu baino lehen (urrian gutxi gorabehera)
  • Ingeleseko maila eskakizuna herriaren eta proiektu bakoitzean eskaturikoaren arabera izango da. Irailean froga bat antolatuko da.
  • Kurrikulumak aztertu eta gero, irailaren bukaeran elkarrizketa pertsonalak egingo dira.
  • Praktikak azaroan, abenduan edo urtarrilean hasiko dira.
  • Deialdia uztailaren  bukaeran irekiko da

Programaren informazio gehiago eskuratzeko, 2018 deialdiaren web orrian sartzea komenigarria da, nahiz eta eskaintzat eta proiektuak ezberdinak izango diren.

https://www.ehu.eus/es/web/nazioarteko-harremanak/becas-global-training-2018

Kontaktua: Iñigo González inigo.gonzalez@ehu.eus 943 015986