Praktikak

Ikasleak

Praktiketarako zerbitzuaren ordutegiak

  • Neguko ordutegia:
    • Astelehen, asteazken eta ostegunetan: 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30era
    • astearten eta ostiraletan: 9:00etatik 13:00etara
  • Udako ordutegia (ekainaren 1etik irailaren 13ra):
    • Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik 13:00etara.
  • Gabonak eta Aste Santua:
    • Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik 13:00etara.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Telefonoa: 94 601.32.15
Faxa: 94 601.22.77
E-mail: bi-lh-gl.praktikak@ehu.es 

Praktiken baldintzak

  1. Graduko ikasleei zuzenduta egon behar dute.

  2. Curriculumetik kanpoko praktikak egin ahal izateko, ikasleak bere tituluaren 120 kreditu eduki beharko ditu gaindituta(begira 29. artikulua.– Praktiketarako aukera.  Ikasleen kanpoko praktika akademikoen araudia. EHAA 218. Zk)

  3. Hasieran eskainitako praktika orduak 150 eta 300 bitartekoak izango dira. (Luzatzeko aukera dago, ikus 9. puntua)

  4. Gehienez 12 kreditu amortiza daitezke; 300 orduren baliokide lirateke.

  5. Praktiketarako ordutegiek bateragarriak izan behar dute eskola ordutegiekin.

  6. Praktiketako jardunaldia egunean 4 ordukoa izango da (Luzatu daiteke, ikus 9.puntua)

  7. Enpresaren edo ikaslearen eskariz, ordu gutxiago egin ahal izango dira edo eguneko jardunaldia murriztu, baina gutxien dela 150 ordu egin beharko dira.

  8. Fakultateak praktikak egiteko enpresak eskaintzen ditu. Beste aukera bat da ikasleek Praktiketarako Zerbitzuari dagoeneko hitzartutako enpresa batean praktikak egiteko proposamena egitea. Kasu horretan, enpresa hori esleituko zaio.

  9. Borondatezko Praktiken arduradunak eta ikastegian praktiken ardura daukan administrazio eta zerbitzuetako langileak banan-banan aztertuko dituzte honelako egoerak:

-Praktiketan lehenengo aldiz parte hartzen duten enpresa edo erakundeen kasuan, aztertuko da 150 ordurekin hasteko aukera, egiaztatzeko ondo dabiltzala edo egokiak direla.

-Aztertzea 300 ordu baino gehiago egitea, enpresaren edo ikaslearen eskariz.. Horretarako praktikak prestakuntzarako interesgarriak izatea eta ordu erabilgarriak gainerako ikasleen artean banatu behar izatea kontuan izango da.

-Eguneko jarduna 6 ordura igotzea, enpresaren edo ikaslearen eskariz.

-Aztertzea telelana egiteko aukera.

Azken hiru kasuetan, egoki izanez gero, ikastegiko tutorearen iritzia ere izango da kontuan.

Praktiketarako nola izena eman

  • GAURen bidez - Borondatezko praktikak - Praktiketarako eskaintza - Bilatu.
    Taulako lehenengo zutabean sartu, eta praktiken xehetasunak ikusi ahal izango dituzu. Praktiketarako izena emateko, egin klik bigarren zutabean.
  • Praktikak aurrez hitzartu badira, enpresak alta eman beharko du eta eskaintza egin beharko du esleitutako pertsonaren izenarekin (ikusi "Enpresak").

Praktikak hasiko dituzten ikasleentzako informazioa

Beharrezko agiriak: konbenioa eta praktiketako egunerokoa.

Enpresetan praktikak egiteak helburu hauek ditu: lan merkatuarekin harremanetan jartzea, baliabide eta prozedura ohikoenak ikastea, taldean lan egitea, etab. Betiere, praktiken tutoretzaz arduratuko den pertsonarekin harremanetan jarri beharko da lehenengo.

Beraz, hasi aurretik, beharrezkoa da praktiketako tutore lanak egingo dituen pertsonarekin harremanetan jartzea.

Urratsak:

  1. Praktikak esleitu ondoren, tutoretzaz arduratuko den pertsonarekin harremanetan jarri beharko duzu (bere izena agertuko da GAURen), mezu elektroniko bat bidaliz, zeure burua aurkeztu eta hitzordu bat jartzeko. Aurretiko bilera ezinbestekoa da praktiketako kontratua jaso dezazun eta praktikak egiten hasi ahal izan zaitezen.
    Bileran praktiken segimendu plana finkatuko da, eta tutoretzaz arduratuko den pertsonarekin harremanetan jartzeko biderik egokienak adostuko dira: telefonoa, posta elektronikoa, aurrez aurreko elkarrizketak, etab.
     
  2. Jarraian, Praktiketarako Zerbitzura joan beharko duzu. Han, kontratua jasoko duzu (enpresak sinatu beharko du). Enpresak kontratua sinatu ondoren Praktiketarako Zerbitzuan entregatuko duzu, praktikak hasi aurretik, betiere, Praktiketarako konpromisoa (pdf, 161 Kb) ere sinatu beharko duzu.
     
  3. Praktikaldian zehar:
    • Praktiketako tutorearekin harremanetan egongo zara, adostutako moduan.
    • Hamabost egunez behin, praktiketako egunerokoak (docx, 93 Kb) bidaliko dizkiezu bai Praktiketarako Zerbitzuari bai tutoreari.
       
  4. Praktikak amaitzean:
    • Praktiketako tutorearekin harremanetan jarriko zara, zure baterako balioespena jakinarazteko.
    • GAUR programan sartuko zara eta praktiken balorazio-galdetegia beteko duzu.
    • Enpresaren instruktoreak, bere aldetik, GAUR programan sartuz, egindako praktikaren ebaluazio-galdetegia beteko du.
       
    Praktiketarako Zerbitzuak praktiken ziurtagiria eman ahal izateko, ebaluazio txosten hirukoitza izan behar du: zurea, enpresarena eta praktiketako tutorearena.

    Praktikaren ziurtagiria Dekanotzan jasoko duzu praktiketako zerbitzuan hain zuzen ere.
     
  5. Kredituak aitortzea: salbuespenik gabe, kredituak aitortzeko, hitzarmenean adostutako jardunaldian jasotako praktika orduak bakarrik zenbatuko dira.
     
  6. Praktikak kudeatzeko prozesuan Fakultateak zerbait hobetu dezakeela uste baduzu aurkeztu iradokizunak Praktiketarako Zerbitzuan bertan.

 

Praktiketarako Zerbitzua