Breadcrumb

Eduki publikatzailea

UPV/EHUko ikasleen II. Biltzarra: Gure Gradu Amaierako Lanek (GrAL) mundua aldatzeko balio dute. Etor Zaitez!

Lehenengo argitaratze data: 2019/09/05

Denok amets egin dugu mundua aldatzearekin, eta zu ez zara salbuespena. Gradu bat ikasi duzu, orduak eman dituzu irakurtzen, pentsatzen, eztabaidan, … eta pertsonek eta gure planetak dituzten arazo larriez jabetu zara. Kezkaz ikusten dituzu politikan, ekonomian eta gizartean gertatzen ari diren atzerapausoak -aurrerapausoak ere badiren arren–, eta zuk zeuk ere zure ekarpena egin nahi duzu, ondorioz.

Zure Gradu Amaierako Lanean (GrAL) egin duzun ikerketa lanak ekarpen txiki bat egin diezaioke zure inguruko gizarte, ingurumen eta ekonomia eraldaketari. Ahalegindu zara zeuretik zerbait ematen, gauzak behingoz alda daitezen. Lehen saioa izan da zuk zeuk zerbait emateko, bizi zaren gizarteak eman dizunaren zati bat itzultzeko.

Horiek horrela, UPV/EHUk gonbidatu nahi zaitu zure ekarpenaren berri ematera, UPV/EHUko ikasleen II. biltzarrean, mundua eraldatzeko GrAL hoberenei eskainiko zaiena. Biltzarra urriaren 17an egingo da, Bizkaiko campusean eta horren itxieran 8 sari banatuko dira.

Komunikazioak bidaltzeko epea zabalik dago jada.

Zeren zain zaude zeurea bidaltzeko?

Proposamenen bidalketaren (epemuga: urriaren 17) inguruko informazio gehiago hemen:

https://www.ehu.eus/es/web/berrikuntza-gizarte-konpromiso-eta-kulturgintza-errektoreordetza/congreso-estudiantes-upv-ehu