Breadcrumb

Eduki publikatzailea

"ITUN EKONOMIKOA AZTERGAI" jardunaldia Leioako Campusean

(euskaraz eta gaztelaniaz)

Lehenengo argitaratze data: 2019/11/21

Irudia

Astelehenean eta asteartean, azaroaren 25ean eta 26an, Ekonomia Itunaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak eta Foru Ogasunek, UPV/EHUko Zuzenbide Publikoko eta Finantza Ekonomiako Sailekin lankidetzan, "Ekonomia Itunari sarrera/Itun Ekonomikoa aztergai" jardunaldia antolatu dute Leioako Campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioan.

Jardunaldia Dokumentazio Zentroaren ezagutza zabaltzeko jardueren barruan kokatzen da, eta bereziki euskal autogobernuaren zutabe nagusietako bat ezagutu eta ikasteko interesa duten ikasleei zuzenduta dago: kontzertu Ekonomikoa.

Jardunaldia gaztelaniaz izango da azaroaren 25ean, astelehenean, eta euskaraz, azaroaren 26an, asteartean. Jardunaldia bi ponentziatan antolatzen da, amaieran tarte bat utziz zalantza edo galderetarako. Jardunaldiari buruzko informazioa saio bakoitzerako:

Data eta ordua: azaroak 26, 11:00-13:00.

Lekua: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen auditorioa.

Hizkuntza: euskera.

Ez da beharrezkoa erregistratzea.

 

 

 

Hitzaldiak eta hizlariak:

• Sarrera historikoa eta Itun Ekonomikoaren enkaje juridikoa

    o Mikel Erkoreka. Itun Ekonomikoaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegia (UPV/EHU) • Euskal finantzazio sistema. Lurralde historikoen autonomia tributarioa

    o Joseba Garmendia. Bizkaiko Foru Aldundiaren Ogasun eta Finantza Saila