Eduki publikatzailea

BARTZELONARA LEIZAOLA FUNDAZIOA eta FAKULTATEAREKIN (Hautatutako zerrenda)

2019ko Bartzelonara bidaia

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/07

Aurreko urteetan gertatu den eran Fakultateak Leizaola Fundazioarekin duen Hitzarmenari esker, 2019ko azaroaren 17tik edo 18tik 21era Barzelonara bidaia bat egingo da. Horren xedea izen handiko hiri eta unibertsitatea ezagutzea da. Beraz, ondorio guztietarako ekitaldi akademiko bat da.

10 izango dira bertara joateko aukera izango duten ikasleak. Horiez gain, Leizaola Fundazioaren bi ordezkari ere joango dira. Hegazkinaren bidaia -ostatu eta gosari- gastuak antolaketak hartuko ditu bere gain. Bazkariak eta afariak, aldiz, ikasle bakoitzak ordaindu beharko ditu.

Interesa duten pertsonen artean hautaketa egiteko irizpideak ikasleen ordezkaritzan aritu diren ikasleak (Ikasle kontseilukideak, delegatuak eta delegatu ordeak) eta bigarrenez, kreditu kopuruarena izango dira. Era horretan, lehentasuna emango zaie ordezkaritzan funtzioetan denbora gehiago egon diren ikasleei, eta bigarrenez, Gradua amaitzeko kreditu gutxien falta zaienei. Aurreko urteetan antzeko bidaia egin dutenek bakarrik errepikatu ahal izango dute plaza libreak geratzean. Hautatuei komunikatuko zaie eta gainera zerrenda argitaratuko da.

Hautatuek 100€ko fidantza emango dute bidaian parte hartzea onartzen dutenean. Kopuru hori Barzelonatik itzuli eta astebeteko epean itzuliko zaie bidaiatu dutenei. Beraz, eskaera aurkeztean konpromiso hartzen duzu bidai honetara joateko.

Bidaia horretan interesaturik daudenek Fakultateko dekanotzan adierazi behar dute urriaren 4a baino lehenago. Horrekin batera, honako informazio hau ere helarazi behar dute:

- NAN zenbakia

- 1. Abizena

- 2. Abizena

- Izena

- Kalea

- Posta-kodea

- Herria

- Telefonoa

- Posta elektronikoa

- Jaiotze-data

- Nazionalitatea

- Agiri mota

- Igorri duen Estatua

- Iraungitze-data

- Ordezkari edo delegatua moduan izandako datak

- Gradua amaitzeko falta diren kredituak

Kontaktua: lh-gl.dekano-idazkaria@ehu.eus   94.601.30.93