Bruselara LEIZAOLA FUNDAZIOA eta Fakultatearekin (Hautatutako zerrenda)
Lehenengo argitaratze data: 2025/10/17
Aurreko urteetan gertatu den eran Fakultateak Leizaola Fundazioarekin duen Hitzarmenari esker, 2025eko azaroaren 23tik (igandea) azaroaren 28ra (ostirala) Bruselara bidai kultural bat egingo da. Horren xedea izen handiko hiri eta hainbat gizarte eta unibertsitate erakundeak ezagutzea da. Beraz, ondorio guztietarako ekitaldi akademiko bat da.
8 izango dira bertara joateko aukera izango duten ikasleak (plazen %50 gradukoak eta beste %50 gradu bikoitzekoak) . Horiez gain, Leizaola Fundazioaren bi ordezkari ere joango dira.
Hegazkinaren bidaia -ostatu eta gosari- gastuak antolaketak hartuko ditu bere gain. Aldiz, barneko joan-etorriak (metroa), bazkariak eta afariak parte-hartzaile bakoitzaren kontura izango dira, baita itzulerako egunean Santanderreko aireportutik Bilborako itzulerako bidaia ere.
Interesa duten pertsonen artean hautaketa egiteko irizpideak ikasleen ordezkaritzan aritu diren ikasleak (Ikasle kontseilukideak, delegatuak eta delegatu ordeak) eta bigarrenez, kreditu kopuruarena izango dira. Era horretan, lehentasuna emango zaie ordezkaritzan funtzioetan denbora gehiago egon diren ikasleei, eta bigarrenez, Gradu/Gradu Bikoitza amaitzeko kreditu gutxien falta zaienei. Aurreko urteetan antzeko bidaia egin dutenek bakarrik errepikatu ahal izango dute plaza libreak geratzean. Hautatuei komunikatuko zaie eta gainera zerrenda argitaratuko da.