Breadcrumb

Eduki publikatzailea

NAZIOARTEKO PRAKTIKAK, (Programa "Erasmus+ IkaslePraktikak" Programa. 2017/18)

Lehenengo argitaratze data: 2017/09/11

Aurreko urteetan bezala, "Erasmus+ IkaslePraktikak" Programaren 2017/2018 deialdia zabaldu du UPV/EHUk. Programa hori, Europako Batzordearen Erasmus+ mugikortasun programei lotutako deialdiaren baitan kokatzen da eta UPV/EHUk  curriculumetik kanpoko praktikaldiak eskaintzen dizkie UPV/EHUn matrikulatutako ikasleei atzerriko enpresetan eta unibertsitateetan.

Eskabideak aurkezteko epea zabalik dago gaurtik hasita. Eskaerak jasotzen diren unetik diru-hornidura agortu arte baloratu eta ebatziko dira. Nolanahi ere, eskaera aurkezteko azken eguna 2018ko ekainaren 1era izango da.

Deialdia eta programari buruzko informazioa https://www.ehu.eus/eu/web/enplegua/ikaslepraktikak-2017-2018-erasmus-internships-for-students-  webgunean erabili ahal izango da

Gainera, informazio gehiago eskura dezakezue 945014436 telefono zenbakian eta e-posta honetan: enpleguarabahu.eus