Eduki publikatzailea

Onartuen zerrenda: Bartzelonara bidaia Leizaola Fundazioarekin 2017-2018

Lehenengo argitaratze data: 2017/09/25

Aurreko urteetan gertatu den eran Fakultateak Leizaola Fundazioarekin duen Hitzarmenari esker, 2017ko azaroaren 7tik 10ra Barzelonara bidaia bat egingo da. Horren xedea izen handiko hiri eta unibertsitatea ezagutzea da.

12 izango dira bertara joateko aukera izango duten ikasleak. Horiez gain, Leizaola Fundazioaren bi ordezkari eta gure ikastegiko beste bat ere joango dira. Hegazkinaren bidaia -ostatu eta gosari- gastuak antolaketak hartuko ditu bere gain. Bazkariak eta afariak, aldiz, ikasle bakoitzak ordaindu beharko ditu

Interesa duten pertsonen artean hautaketa egiteko irizpidea kreditu kopuruarena izango da. Era horretan, lehentasuna emango zaie Gradua amaitzeko kreditu gutxien falta zaienei. Berdintasuna egonez gero, bere interesa lehenago adierazi dutenek izango dute lehentasuna. Zerrenda publiko egingo da, hautatutako pertsonei horren jakinarazpena helarazteaz gain.

Hautatuek 100€ko fidantza emango dute bidaian parte hartzea onartzen dutenean. Kopuru hori Barzelonatik itzuli eta astebeteko epean itzuliko zaie bidaiatu dutenei.

Bidaia horretan interesaturik daudenek Fakultateko dekanotzan adierazi behar dute Irailaren 29a baino lehenago. Horrekin batera, honako informazio hau ere helarazi behar dute:

  • NAN zenbakia
  • 1. Abizena
  • 2. Abizena
  • Izena
  • Kalea
  • Posta-kodea
  • Herria
  • Telefonoa
  • Posta elektronikoa
  • Jaiotze-data
  • Nazionalitatea
  • Agiri mota
  • Igorri duen Estatua
  • Iraungitze-data
  • Gradua amaitzeko falta diren kredituak