Eduki publikatzailea

Konpentsazio bidezko ebaluazioa: arautegia eta eskaera

Prozedura honen bidez, ikastegiko Epaimahai Bereziari eskaria egiten zaio irakasgai bat edo zenbait irakasgai "ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko".

Eskatzeko gutxieneko baldintzak (29. art)

  1. Ebaluazio bereziaren bidez gainditu nahi den irakasgaian matrikulatuta egotea eskaria egiten den ikasturtean.
  2. Titulazioan ebaluazio bereziaren bidez gainditu daitezkeen kredituen % 90 gaindituta edukitzea. Ezin izango da inola ere ebaluazio berezirik eskatu Gradu Amaierako Lanerako eta Practicumerako.
  3. Gehienez ere, titulazioko kreditu guztien % 6ri dagozkion irakasgaien ebaluazio berezia eskatu ahal izango da. Salbuespena izango da irakasgai bakarrak titulazioko ECTS kredituen % 6 baino gehiago izatea: horrelakoetan irakasgaia ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko eskaria egin ahal izango da.
  4. Ikasleak ebaluazio bereziaren bidez gainditu nahi duen irakasgaiko hiru deialdi, behintzat, erabilita izatea.
  5. Deialdietakoren batean, gutxienez, hiru puntuko kalifikazioa lortuta izatea.

Baldintza hauek betetzeak ez du esan nahi automatikoki irakasgaiak ebaluazio bereziaren bidez gaindituko direnik. Gainditzea edo ez gainditzea kasuan kasuko epaimahai bereziak adostu beharko du, kontuan izanda hurrengo artikuluan ezarritako irizpideak.

Irakasleari gogorarazi nahi zaio, baldintza horiek betetzea ez dela nahikoa irakasgai bat edo gehiagotako konpentsazioa eskatzeko. Tribunalak eskaera egiten duenaren arrazoiak ezagutu behard ditu, eta arrazoi horiek eskaeran sartu behar dira.

Eskaera

Idazkaritzan aurkeztu behar da eskaera orria honako epean:

  • 2024ko irailaren 1etik 5era.
  • 2025eko martxoaren 1etik 5era.

Erabakia

  • Erabakia aldekoa balitz, espediente akademikoan hau jasoko litzateke: "Ebaluazio bereziaz gaindituta". Irakasgaiaren balioa: 5,0.
  • Erabakia kontrakoa balitz, erreklamazioak apirilaren edo urriaren 10a baino lehen (deialdiaren arabera) aurkeztu beharko litzaizkioke Epaimahai Berezi Nagusiari, eta hil beraren 30a baino lehen ebatzi beharko lituzke.