Breadcrumb

Eduki publikatzailea

OINARRIZKO ERRENTARI BURUZKO 2. ONLINE MINTEGIA

Aberastasunaren banaketa zuzen baten aldeko ToShare Begiratokiak 4 saioko mintegi hau antolatu du bigarren urtez jarraian. Mintegi horretan, elkarrekin aztertu eta eztabaidatu ahal izango ditugu Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren ezaugarriak, neurriak sortzen dituen zalantzak, eta gizartean eta pertsonen bizitzan dituen ondorioak, batez ere belaunaldi gazteenen artean.

2021ko Martxoa

Mintegia online egingo da, https://eu.bbcollab.com/guest/a3004d5e3f314631b0140ff1bb89945d estekaren bidez, martxoko ostegun guztietan, 18etatik 20etara.

  • Martxoaren 4a — Zer da Oinarrizko Errenta? Oinarrizko errenten abantailak baldintzatutako gutxieneko errenten mugen aldean.
  • Martxoak 11 — Lan-merkatuaren bilakaera, ekonomia sozial eta solidarioa eta Oinarrizko Errenta: enpleguaren banaketa, lana ikusaraztea.
  • Martxoaren 18a – Oinarrizko Errenta Giza Eskubideen, Garapen Jasangarriko Helburuen eta gizarte-mugimenduen esparruan.
  • Martxoak 25 — Oinarrizko Errenta, etorkizun ekonomiko eta sozialerako neurri bat: proiektu pilotuak eta XXI. mendeko erronkak.
Tailerretan parte hartzea doakoa da, eta interesa duten guztientzat zabalik dago (UPV/EHUkoak izan ala ez), baina izena eman beharko da 2021eko martxoaren 2a baino lehen, lh-gl.dekano-idazkaria@ehu.eus  helbide elektronikora idatzita.
EHUko ikasleen kasuan, tailer guztietara joateak 0,5 kreditu aitortzea ekarriko du, eta kreditu 1era zabaldu ahal izango da tailer horiek osatuko dituzten foro sozialetan parte hartuz gero.

Duela zenbait urte, Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta pobreziari aurre egiteko eta bizi-baldintza duinak izateko eskubide unibertsala bermatzeko gai den proposamen ekonomiko alternatibo gisa planteatzen ari da; hala ere, azken urte honetan pandemia izan da neurri horrengatiko interes soziala argien handitu dena, inoiz baino nabarmenago geratu baita diru-sarrera bermatua izateko beharra, lan-merkatuan eragina izan dezaketen inguruabarrak gorabehera. Badira urte batzuk Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta pobreziari aurre egiteko eta bizi-baldintza duinak izateko eskubide unibertsala bermatzeko gai den proposamen ekonomiko alternatibo gisa planteatzen ari dela; nahiz eta azken urte honetan pandemia izan den neurri horrengatiko interes soziala argien handitu dena-19, agerian geratu baita, inoiz baino modu ikusgarriagoan, diru-sarrera bermatua izateko beharra. Horren erakusgarri da, esaterako, Europako Herritarren Ekimena, Europar Batasuneko kide diren herrialdeetan Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta ezartzea eskatzeko sinadurak biltzen ari dena, bai eta Herri Ekimen Legegilea ere, hemen Euskadin aldi berean abian jartzen ari dena.

Baina, zertan datza zehazki neurri hori? Zer abantaila ditu baldintzatutako gutxieneko errenten sistema tradizionalen aurrean (esaterako, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, Bizi Gutxieneko Diru-sarrera edo beste batzuk)? Zer ekarpen egin dezake lan-prekarizazioko, gainprodukzioko eta lanpostuen automatizazioko testuinguru batean? Zer eskain diezaguke neurri horrek bizitza duina izateko eskubide unibertsalaren bermean? Azken batean, Oinarrizko Errentak nola lagun diezaguke XXI. mendeko erronkei aurre egiten?

Informazio osagarria