NAZIOARTEKO ASTEA: Mugikortasun programetan parte hartzeko aukerei buruzko informazio saioak
Lehenengo argitaratze data: 2018/09/14
Irailak 17, 20 eta 21etan ospatuko da, UPV/EHUko hiru campusetan, NAZIOARTEKO ASTEAren edizio berria, Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen Arloko Errektoreordetzak antolatuta.
Saioetan, UPV/EHUk kudeatzen dituen mugikortasun programak; helburuko unibertsitateak; hizkuntza betebeharrak eta beste hainbat xehetasun azaldu egingo dira zehatz-mehatz, 2018-2019 eskaera-epea zabaldu baino lehenago.
Bidaia egin duten ikasleen esperientziak eta gomendioak ere entzuteko aukera izango da ekitaldian.
LEKUA:
Irailak 17 (astelehena), BIZKAIKO CAMPUSA
Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoa
Irailak 20 (osteguna), GIPUZKOAKO CAMPUSA
IM Barriola zentroko auditorioa
Irailak 21 (ostirala), ARABAKO CAMPUSA
Letren Fakultateko Areto Nagusian
EKITALDIEN PROGRAMA:
09:00: UPV/EHUko mugikortasun programak
Gorka Orueta, UPV/EHUko nazioarteko mugikortasuneko zuzendaria
09:30: Betebeharrak eta baldintzak
Gorka Orueta, UPV/EHUko nazioarteko mugikortasuneko zuzendaria
10:00: Galderak, kasu bereziak etabar...
10:20: Hizkuntza eskakizunak eta azterketak
Ainhoa Gómez, Hizkuntza Plangintzako eta Nazioartekotzeko Zuzendaria
10:45 Nazioarteko Sakontze Aipamena
Ainhoa Gómez, Hizkuntza Plangintzako eta Nazioartekotzeko Zuzendaria
11:15 Atsedena
11:45 Bidaia egin duten ikasleen esperientzia eta gomendioak