Eduki publikatzailea

Oinarrizko Errentaren gaineko zikloaren hurrengo bi tailerrak modu birtualean egitea erabaki dugu

Lehenengo argitaratze data: 2020/03/24

COVID 19ren ondoriozko konfinamendu-egoera luzatzen denez, Oinarrizko Errentaren gaineko zikloaren hurrengo bi tailerrak modu birtualean egitea erabaki dugu. Horretarako, hurrengo saioan 4. eta 5. tailerretako gaiak taldekatuko ditugu, eta azkenerako utziko ditugu 3. eta 6. tailerrekoak.

Horrela, martxoaren 27an, ostirala, 12: 00etatik 14: 00etara, Oinarrizko Errentari buruz eztabaidatuko dugu, askatasun eta autonomia pertsonalari dagokionez, baita lanari eta lan merkatuari dagokionez ere. Apirilaren 3ko azken saioan, hau ere 12: 00etatik 14: 00etara, Oinarrizko Errenta aztertuko dugu, larrialdi klimatikoari eta mugitzeko askatasunari eta kultur aniztasunari lotuta.

Azken bi saio horietarako UPV/EHUren blackboard collaborate plataforma birtuala erabiliko dugu, eta zure ordenagailutik parte hartzeko, klikatu egin beharko duzu, saioa hasteko aurreikusitako ordua baino minutu batzuk lehenago, esteka honetan: https://eu.bbcollab.com/guest/a3004d5e3f314631b0140ff1b89945d eta, behin plataformaren barruan, zure izena adierazi eta saioarekin bat egin.