Hezkuntza esparrutik lan arlora igarotzeko beken programa
UPV/EHU eta EUSKO JAURLARITZAREN HEZKUNTZA SAILAREN ARTEKO AKORDIOA. UPV/EHUko 635 pertsonak lan-mundura txertatzeko, 3 hilabeteko esperientzia bat egiteko aukera.
- GARRANTZITSUA: Lan Harremanen eta Giza Baliabideetako Gradurako bekak soilik 2025/26 ikasturtean tituludunentzako eskaintzen dira, eta 2026ko urria-azaroa-abendua aldirako. Plazak soberan geratuko balira, 2026-27 urtean matrikulatutako ikasleen artean banatuko lirateke, beti ere 2025-26 ikasurtean laugarren maila matrikulatuta egon badira.
- Maiatzean informazio-saio bat egingo da horri buruzko xehetasun guztiak azaltzeko.
- Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan helbide honetara idazten: bi-lh-gl.praktikak@ehu.es