GRADO-TRABAJO-SOCIAL-Cabecera_Foto

Gizarte Langintzako Gradua

Irudia

 

 

2. gradua lortzeko akordioa

Gizarte Hezkuntzako Gradutik Gizarte Langintzako Gradura sartzeko hitzarmena

Sartzeko baldintzak eta gainontzeko informazioa

Eskaera egiteko baldintza bakarra Gizarte Hezkuntzako Gradua izatea izango da. Kanpoan geratuko dira Diplomatura titulua eskuratu zutenak.

Guztira 10 plaza eskainiko dira bide honetatik bi ildoetarako (euskara eta gaztelania). Ikasleen hizkuntza eskaerak taldeak antolatzeko oztopo izango balira, ikastegiak ikasleen hizkuntza aukeraketa alda lezake. Irakasgaietako taldeen egungo konfigurazioa dela eta, Gizarte Langintzako Graduan 10 plaza eskaini beharrean gaude gaztelaniazko lerroan.

Sartzeko baldintzak betetzen dituzten eskaerak sailkatzeko balorazio irizpideak honako hauek izango dira: (a) Prestakuntza doitua izatea sarrera berriaren diseinura, eta (b) espediente akademikoaren batez besteko nota. Irizpideok aintzat harturik, eskaerak honela sailkatuko dira:

  • Lehenengoz, UPV/EHUko tituludunak, sarrera berriaren proposamenarekin Prestakuntza doitua dutelako.
  • Horiek espediente akademikoari jarraiki ordenatuko dira.

Puntuazioan berdinketa gertatuz gero, kontuan hartuko da ohorezko matrikulen kopurua, eta berdinketak iraungo balu, bikain eta oso ongien kopurua, hurrenez hurren.

Izen ematea eta matrikula

Izen ematea

  • 2022eko uztailaren 11tik 13ra bitarte (biak barne)

Matrikula

  • Matrikula irailaren 5etik 9ra izango da.

Aitorpen taula

Gizarte Langintzako Gradua lortzeko hurrengo plangintza bete eta gainditu beharko du: