Lan harremanak enviar artículo

CALL FOR PAPERS

CALL FOR PAPERS 56 ZBK. - 2026ko ABENDUA

LAN ENPLEGU PUBLIKOA

​​​​Epemuga: 2026ko azaroaren 6a

Lan-kontratuko langileak enplegu publikoan sartzeak gora egin du etengabe gure herri-administrazioetan. Enplegatu publiko guztietatik, 3.037.432 Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatistika-buletinean jasotako datuen arabera (2025eko urtarrila), 610.426 langileak dira, guztizkoaren ehuneko 20,10. Hain zuzen ere, Lan Harremanak aldizkariaren ale honek administrazio publikoek kontratatutako lan-kontratuko langileei aplika dakiekeen esparru juridikoa aztertzea du helburu.


Izaera desberdineko bi ordenamendu egoteak administraziokoa eta lanekoa, eta ez beti harmonikoak, oso printzipio desberdinetan oinarrituta baitaude, zaildu egiten du enplegatu publikoen kolektibo horren estatutu juridikoa zehazten duten arauak identifikatzea eta aplikatzea, eta ez dago horri buruzko berariazko erregulaziorik. Gainera, badaude kontratatutako langileen lan-araubide erkidea espezialitaterik gabe aplikatzea eragozten duten zenbait inguruabar: Administrazio Zuzenbidearen mende egotearen ondorioz Administrazio Publikoak alderdi enplegatzaile gisa dituen berezitasunak – profil ugarikoak, lurralde-eremuaren eta egikaritzen dituen eskumenen arabera, eta enplegatu publikoen kategoria desberdinak egotea, nahiz eta lanpostu berberak bete, formalki bereizitako estatutu juridikoekin baina elkarguneekin.


Zalantzarik gabe, Zuzenbide komuneko erakundeak Administrazio Publikora eramateak arazoak eta segurtasunik ezak sortzen ditu, konparaziozko bidegabekeriarik ez dagoenean. Izan ere, legegilearen gelditasunak auzitegien esku uzten du zailtasun horiek gainditzea, arauak interpretatu eta aplikatzean. Horregatik, zenbaki monografiko honen azterketen interesa ikuspegi panoramiko bat eskaintzea izango da, eskubide berezi berri bat proiektatzeko oinarri izan daitekeena, herri-administrazioetan zerbitzuak emateko egungo agertokietara egokitua. Horrela, alde batetik, Herri Administrazioetako lan-kontratuko langileen arau juridikoak eta, ondorioz, lan-baldintzak zehazten dituen lege-jatorriko arau-multzo «integratua» identifikatu beharko da, azken urteetako lege-berrikuntzak kontuan hartuta. Eta, bestalde, negoziazio kolektiboaren edukia ere aztertu beharko da, negoziazio-esperientziak ezagutarazteko, araudi konbentzionalean dauden hutsuneak identifikatzeko eta administrazio publiko bakoitzean negoziatzeko legitimatuta dauden subjektuek aintzat har ditzaketen jarduketa-proposamenak egiteko.


Zenbaki honen helburua da langile-tipologia horri aplika dakiokeen esparru juridikoa aztertu eta interpretatzen duten ekarpenak jasotzea, baldin eta herri-administrazioetan lan-kontratuko langileek ematen dituzten zerbitzuen antolamenduan arau-aldaketak proposatzen badituzte. Zure artikulu-proposamenak esteka honi jarraituz helaraz ditzakezu: https://www.ehu.eus/ojs/index.php/Lan_Harremanak/information/authors

CALL FOR PAPERS

ATAL IREKIA - ZENBAKIRIK GABE

Epemugarik gabe

Atal honetan aldizkarian lantzen diren gaien inguruko gainontzeko edozein ekarpen argitaratzeko aukera dago.

Gogoratu artikulu proposamenak bidal ditzakezula edozein momentutan, epemugarik gabe, gure atal irekirako. Kasu guztietan LAN HARREMANAK kanpo ebaluatzaileak erabiltzen ditu, peer review, erabakitzeko zein artikulu argitaratzen diren jasotako proposamenen artean; autore bezala, aukera izango duzu prozesua jarraitzeko OJS (Open Journal System) bitartez.