GAZTELAN-N5-Redes

"Sareak" web orrian

Lan Harremanen U.E.ko web orriak "Sareak" deituriko atal berria dauka. Ideia, ikuspuntu sozio-ekonomiko eta lan-ikuspegitik gaurkotasuna duten gaiei buruzko (pentsioak, krisi ekonomikoa, 15-M, etab.) argitalpenak, jarduerak, erreferentziak, etab. bertan sartzea da. Bidea interesgarri iruditu zaigun hainbat argitalpenekin hasi dugu. Edonola ere, atal berri hau gure sareak indartzeko baliabide egokia izan dadin, guztiok ekarpenak egitea gustatuko litzaiguke.