Cabecera

Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Eduki publikatzailea

ReActivate+

UPV/EHUko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea Reactívate+ izeneko programan parte hartzen ari da, 2020/21 ikasturtean, “Hondakinak” atalean.

Helburuak

  • Hiri hondakintzat har zitezkeen Fakultateko hondakinen egungo kudeaketa aztertzea (kudeatzea eta sailkatzea), hobetzeko aukerak identifikatzeko xedearekin.
  • Langileak eta ikasleak hondakinak gutxitzeko beharraren inguruan kontzientziatzea, “hondakinik onena sortu ez den hori baita”. Hondakinak sortzea saihestezina denean, egokiro sailkatuko dira beren kudeaketa egoki bat bermatu ahal izateko.

    Helburu horiek lotura zuzena dute 2030 Agendako ondoko Garapen Iraunkorrerako Helburuekin (GIH): 11. GIH (Hiri eta kokagune iraunkorrak); eta 12. GIH (Kontsumo eta ekoizpen modalitate iraunkorrak).