Gradu Amaierako Lana - LH-GB graduan
Ikasturteko Egutegia
Prozedura
MATRIKULA
GrALaren matrikula formalizatzeko, beharrezkoa izango da ikasketa-plana amaitzeko behar diren irakasgai guztiak matrikulatuta edukitzea, eta dagokion matrikula-epean egin beharko da. Gaia eta tutorea matrikula egin eta gero esleituko dira. Beraz, matrikulatu aurretik ez da inolaz ere esleipenik egingo.
Matrikula egiteko, prezio publikoak ordaindu behar dira, GAUR aplikazioan zehaztutako kreditu kopuruaren araberakoak (aukera berria dute ikasleek aplikazioan “GRALaren matrikula" profilean: Matrikulak – Matrikulak (hainbat alderdi) – Automatrikula – KAParen/GRALaren matrikula)
Matrikulak ikasturtean bi deialdi ofizial izateko eskubidea emango dio ikasleari.
Matrikula egiteko epeak:
- Ohiko matrikula:
- uztailean, automatrikulako aldian.
- Ezohiko matrikula, urrian. Urrian, GRALean lehenago ere matrikulatua egon diren ikasleek baino ezin izango dute egin matrikula. Ikasle horiek berriz aukeratu beharko dute gaia, eta berriz esleituko beharko zaie tutorea, ez bada lehen izandako tutoreak idatziz adierazi duela aurreko GRALaren tutore izaten jarraitu nahi duela.
IKERKETA ILDOAK
GRALa tutorizatuko duten irakasleen espezializazio gaiak argitaratuko dira. Informazio hori kontuan hartuta, ikasleak, GAUR aplikazioaren bidez, ikerketa lerroak aukeratuko ditu (13 gehienez) eta bere nahiaren araberako hurrenkeran zerrendatu.
GRADU AMAIERAKO LANA DEFENDATZEKO PROZESUA
Defentsa izateko, GRALA matrikulatuta edukitzeaz gain, hurrengo ekintzak egin behar dituzu:
Ikasleen “Ikasle” posta elektronikoko kontua bakarrik erabiliko da komunikazioak egiteko.
Komenigarria da operatiboa izatea. Blokeatuta egonez gero, CAUrekin (946 014 400) harremanetan jar zaitezke arazoa konpontzen saiatzeko.
Garrantzitsua da eskaera tablet, telefono mugikor edo Apple ordenagailuekin ez egitea.
“Windows” sistema duen ordenagailu bat eta nabigatzaile gisa “Explorer” eta Microsoften “Edge” edo “Googleren Chrome” erabiliz, aukera onenak izaten dira.
Ikasleek bakarrik eska dezakete defentsa. Sistemak ez dio beste inori uzten bere izenean egiten.
KONTUZ: Lanaren behin betiko titulua behar bezala grabatuta egon behar da defentsa ESKATU AURRETIK.
OSO GARRANTZITSUA DA ZURE LANAREN AZKEN ORRIAN “PLAGIOARI BURUZKO DEKLARAZIO-ORRIA” SARTZEA, SINATUTA.
1- GAURen defendatzeko eskaera
- Bigarren deialdia: ekainaren 5etik 6ra
- Hirugarren deialdia: irailaren 11tik 12ra
Nola? GAURen
- Defentsa-eskaeraren laguntza-eskuliburua (.pdf formatua).
- Plagioaren adierazpena (.pdf formatua).
Lanen tutore diren irakasleek txostena baliozkotu eta igo behar dute, aurreikusitako ereduaren arabera.
Defentsa baliozkotu eta txostena igo arte, ikasleek ezin izango dute lana ADDIra igotzeko estekarik jaso.
2- Gradu-amaierako lana ADDIra ematea.
Noiz?
- Bigarren deialdia: ekainaren 6tik 7ra
- Hirugarren deialdia: irailaren 12tik 13ra
Nola?
Lana ADDI akademikoari emateko laguntza-eskuliburua (pdf formatua).
Tutoreak emandako lana baliozkotuko du, eta ikasleek ADDIren mezu bat jasoko dute, dena zuzen dagoela jakinarazteko.
Azkenik: ikasleek mezu elektroniko bat jasoko dute, GFA defendatzeko eguna, ordua eta epaimahaia adieraziz.
3-Defentsa ekitaldia
- Bigarren deialdia: ekainaren 26tik 30era
- Hirugarren deialdia: irailaren 26tik 29ra
Informazioa: araudia, gida, txantiloiak...
- Ohiko galderak - GrAL
- Informazio orokorra:
- GrALak sailei esleitzeko prozedura (pdf 449Kb)
- GrALaren irakaskuntza gidaliburua (pdf 210 kb)
- Fakultateko GrALaren arautegia
- Irakaslegoarentzako informazioa:
Gradu Amaierako Lana egiteko Unibertsitateko liburutegiko materialak
Unibertsitateko Bibliotekak prestakuntza saioak eskeini ohi ditu Gradu Amaierako Lana egin behar zuten ikasleentzat, zeregin horretarako beharko dituzten lanabesak bere esku jartzeko. Orain, UPV/EHUko aurrez-aurreko jarduera guztiak etenda dauden arren, laguntzen jarraitu nahi dugu, eta horregatik argitaratzen ditugu saio horietan erabiltzen eta banatzen ditugun materialak.
Esteka hauetan ikusi eta jaitsi ahal izango dituzu material horiek guztiak:
- Gradu Amaierako Lana egiteko materialak
https://www.ehu.eus/eu/web/biblioteka/grla-egiteko-materialak - Aipamenak eta erreferentziak https://www.ehu.eus/eu/web/biblioteka/bibliografia-gestoreak
- APA estiloko gida https://addi.ehu.es/handle/10810/42398
- Nola egin lan akademiko bat
https://www.ehu.eus/eu/web/biblioteka/nola-egin-lan-akademiko-bat - Erabiltzaileen prestakuntza. GrAleko ikaslea https://www.ehu.eus/eu/web/biblioteka/graleko-ikasleak
UPV/EHUtik kanpoko konexioen kasuetan, baliabide elektroniko guztiak (liburuak, aldizkariak, datu-baseak, etab.) liburutegiko katalogotik eskuratzen dira:
eusk - https://ehu.on.worldcat.org/v2?lang=eu
cast. - https://ehu.on.worldcat.org/v2?lang=es
Sartzeko, saioa hasi behar da liburutegiko kontuarekin:
https://www.ehu.eus/eu/web/biblioteka/nire-kontua-aktibatzearen-abantailak-bideoa-
GrRALa egiteko eta matrikulatzeko orientazio-materialak
GRALa unibertsitate-graduko ikasketen azken errubrika da. Ikerketa-lan horretan, ikasleek tutore batek bideratutako graduko gaitasun espezifikoak eta zeharkako gaitasunak hedatu behar dituzte, eta, ondoren, jendaurrean defendatu Fakultateko irakasleek osatutako epaimahai baten aurrean.
Ikasleria GRALaren inguruko alderdi guztien inguruan orientatzeko, bai matrikulatzeko izapideei dagokienez, bai bilaketa bibliografikoari, idazketari eta defentsari buruzko alderdi akademikoei dagokienez, material horiek prestatu dituzte Josu Líbanok, idazkaritzako administrazio-kudeaketaren arduradunak, Marta Moreno irakasleak eta Luis Belaustegui irakasleak.
- GRALan izena ematea eta matrikula egitea. (Josu Líbano).
- Bilaketa bibliografiko eta dokumentalerako metodoak (Marta Moreno).
- GRAL eraginkortasunez lantzeko eta defendatzeko estrategiak (Luis Belaustegui).
Sariak
GrAL/MALetako tutoreek beren lanetako bat proposatu ahal izango dute, honako sari hauen deialdietan aurkezteko:
- Francisca Aculodi: Genero ikuspegia GrAL eta MALetan sartzeko sariak
- Empar Pineda: LGTB ikuspegia GrAL eta MALetan sartzeko sariak
- Justizia Soziala Fundazioak - Bikaintasun sariak: Lan-harreman eta giza baliabideetako graduko GrAL onenaren bikaintasunaren sariak