SICUE inprimaki guztiak deskargatu Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoretzako web orrian
SICUE inprimaki guztiak deskargatu Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoretzako web orrian
SICUE programaren informazio zehatzagoa ikusteko, joan Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzaren orrira. Orri honen edukia ere garrantzitsua da.
Ez dute baldintza espezifikorik eskatzen SICUE mugikortasunerako. Kontuan hartu behar dira Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak parte hartzeko eskatzen dituen baldintzak eta mugapenak bakarrik.
Mugikortasuna nahitaez 5.mailako lehenengo lauhilekoan egin behar da. Beraz, eskaera 4.mailan egingo da.
Egutegia
Epea: 2026ko urtarrilaren 30etik otsailaren 13ra
Lekua: eskariak on line egin behar dira, GAURen bidez.
Jarraibideak UPV/EHUko Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzaren orritik jaitsi daitezke.
BESTELAKO AUKERETAN INTERESATUA: ikasleak lehen esleipen-fasean mugikortasun-plazarik lortu ezean, mugikortasun-koordinatzaileari mezu elektroniko bat bidaliko diote aldez aurretik hautatu gabeko destinoetan hutsik geratu diren plazak eskaini ahal izateko.
Ikastegiko ikasleen artean plazak esleitzeko irizpidea ikaslearen espedienteko batez besteko nota izango da, betiere, baldintzak betez gero. Berdinketa egotekotan, gainditutako kreditu kopurua hartuko da kontutan.
Helburuko Unibertsitateak 2026-2027 (informatu zaitez GAUR profilaren: Unibertsitate trukea – Kontsultak – Trukeko mugikortasuna).
6. IKASLEEN HAUTAKETA ETA PLAZEN ESLEIPENA
Eskaria egin duten ikasleei mezu bana bidaliko zaie, hautaketaren eta plazen esleipenaren berri emateko.
- Ez dago Seneca bekarik
- Bada Eusko Jaurlaritzaren laguntza orokorreko beka. Baldintza akademiko eta ekonomikoak betetzen dituzten ikasleentzat bakarrik. Hortaz, diru laguntza hau jasotzen ari diren ikasleek eska dezakete. Ikasleak dira laguntza behar den epean eta adierazitako tokian eskatzeko arduradunak. Nazioarteko Harremanetako Bulegoak ez du laguntza hau kudeatzen.
8. PLAZA LORTUTAKOAN EGIN BEHARREKOAK
Errektoreordetzaren jarraibideak, plaza behin esleitu eta onartutakoan bete beharrekoak
9. NOLA EGIN HITZARMEN AKADEMIKOA (LEARNING AGREEMENT)
Fakultateko koordinatzailearekin adostu 1. edota 2. lauhilekoko zein irakasgai baliozkotuko dizkizuten, xede unibertsitatean egingo dituzun irakasgaien programen arabera. Gero hitzarmen akademikoa bete.
Epea: Hitzarmen akademikoari aldaketarik egin nahi bazaio, hilabeteko epearen barruan egin beharko da, ikaslea harrerako ikastegira heltzen denetik hasita.
Fakultateak automatrikularako zehazten duen epean egin beharko duzu matrikula.
Egingo dituzun irakasgai GUZTIETAN matrikulatu beharko zara, hitzarmen akademikoaren arabera baliozkotuko zaizkizun irakasgaietan ere bai.
Salbuespenez, mugikortasun programetarako ikasleek aukera izango dute ez matrikulatzeko beheko mailetatik gainditzeke dituzten irakasgaietan, lehen mailakoen salbuespenarekin.
11. HITZARMEN AKADEMIKOA ALDATZEA (ARRAZOI JUSTIFIKATUENGATIK)
12. EGONALDIA LUZATZEKO edo LABURTZEKO AUKERA
Eranskina: Trukeko egonaldia murriztea edo luzatzea – C inprimakia: Akordio Akademikoa
Jatorrian: nahitaezkoa da eranskina epe barruan bidaltzea sicue@ehu.eus helbidera. Ikasleen datuekin eta ikaslearen eta jatorrizko koordinatzailearen sinadura digitalarekin bete behar da. SICUE plaza GAURen onartzen den unetik edo Martxoaren 12tik Apirilaren 1era arte (egun hori barne) eskatzen da.
Destinoa: eranskin hau akordio akademikoaren zati da - C inprimakia, eta akordio akademikoarekin batera bidaliko da:
Akordio akademikoa betetzea eta elektronikoki sinatzea: 1. lauhilekoa eta urtekoa - destinoko ikastetxea: 2026ko uztailaren 29ra arte eta 2. lauhilekoa – destinoko ikastetxea: 2026ko azaroaren 11ra arte.