Lascaray ikergunearen orri nagusia

Gaurkotasuna

Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren XV. Astea

Gasteizko Bibat museoan, azaroaren 5etik 7ra

Lehenengo argitaratze data: 2015/10/28

Hogei jardueratik gora, denetarikoak, eskaintzen ditu Zientzia Asteak Vitoria-Gasteizen, eta horrezaz gain, hainbat zientzia stand interesgarri. Vitoria-Gasteizko alde zaharrean bertan, Aiztogile kalean, Arkeologia eta Fournier Naipeak museoen etxe den Bibat Museoan. Zientzia Club handik gertu egingo da, Artiumen.

Zientzia zure zain duzu eta ikusi, behatu, ikutu, probatu eta esperimentatzeko aukera izango duzu, hamaika modutan: stand, tailer, irteera, bisita gidatu, janari-dastatze, ibilbide didaktiko eta abarrretan, hain zuzen ere. Gainera, ikertzaile eta irakasleak arduratuko dira UPV/EHUn gertatzen ari dena zuri azaltzeaz.


Eduki publikatzailea

— 5 elementu orrialdeko
1 - 5 erakusten 6 emaitzetatik.