Breadcrumb

Gakoak - Adimen Artifizial Industriala eta Ordenagailuz Lagunduriko Ingeniaritza Masterra

Masterraren gakoak

Adimen Artifizial Industriala (AAI) funtsezko tresna bihurtu da ingurune industrialean eraginkortasuna, produktibitatea eta berrikuntza bultzatzeko. AAIk datuen analisiaren bidez ekoizpena optimizatzen du, erabakiak hartzen errazten du, enpresen eraginkortasuna eta arintasuna bultzatuz. AAIk zeregin konplexuak ere automatizatzen ditu, funtzio estrategikoetarako giza baliabideak askatuz.

Ordenagailuz Lagundutako Ingeniaritzak (OLI) sistema mekanikoak, fabrikazio-prozesuak, fluidoen simulazioak eta abar aztertzen ahalbidetzen du, produktuen errendimenduaren ikuspegi integrala eta aurreratua eskainiz.

Adimen Artifizial Industriala eta Ordenagailu bidezko Ingeniaritza Masterrak bi ezagutza-arloak integratzeko gai diren espezialistak prestatzen ahalbidetzen du, industria-sektorearen egungo eskaerari erantzuteko.

Programak ikasturte bat irauten du, 15 irakasgai ditu (guztira, 48 ECTS) eta 12 ECTSko Master Amaierako Lana.

* Onartzeko izapidean. 2024/2025 ikasturtean ezartzea aurreikusten da.

Informazioa - Adimen Artifizial Industriala eta Ordenagailuz Lagunduriko Ingeniaritza Masterra

ESKAINTZEN DIREN PLAZAK: 25

MODALITATEA: Aurrez-aurrekoa

HIZKUNTZA: Gaztelania

KREDITUAK: 60 ECTS

IRAUPENA: Ikasturte 1

IRAKASLEKUA

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea: Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola

KONTAKTUA

Masterraren arduraduna: GUERRERO ZULUETA, EKAITZ  |  ekaitz.zulueta@ehu.eus

Idazkaritza: SECRETARÍA EUI-VI  |  secretaria.ei-vi@ehu.eus

 

4 arrazoi - Adimen Artifizial Industriala eta Ordenagailuz Lagunduriko Ingeniaritza Masterra

Irudia

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Inguruko enpresen beharrei erantzuten die AA industrialaren eta ordenagailuz lagundutako ingeniaritzaren esparruan.
  • Zeharkako prestakuntza ematen du, gradu bat egin ondoren gorabidean dagoen sektore batean lan-aukerak zabaltzeko aukera ematen duena.
  • Masterreko irakasleek enpresekin egiten dituzten I+G proiektuetan parte hartzeko eta praktikak egiteko aukera.
  • Doktorego-ikasketak egiteko sarbidea.

Irteera profesionalak - Adimen Artifizial Industriala eta Ordenagailuz Lagunduriko Ingeniaritza Masterra

Irudia

Irteera profesionalak

  • Adimen Artifizial Industrialari esker, ikasle graduatuek beren ezagutzak integratu eta aplikatu ahal izango dituzte prozesu industrialetan, hala nola, robotika mugikorrean, elkarlaneko robotikan, prozesu konplexuen kontrolean, prozesuak kontrolatzeko irudi industrialen prozesuetan eta ekoizpenaren kalitatearen egiaztapenean.
  • Ordenagailu bidezko Ingeniaritzari esker, ikasleek sistema mekanikoak eta fabrikazio-prozesuak modelatu, dimentsionatu eta simulatu ahal izango dituzte. Halaber, energia-sistemak modelatu eta simulatu ahal izango dituzte, hala nola, turbina eolikoen profil aerodinamikoak, ibilgailuen edo trenen profilak, eta turbina hidraulikoen profil motatako energia-sistemak diseinatu ahal izango dituzte.
  • Master honen bidez doktoregoko ikasketak ere egin ahal izango dira, horregatik ikasleek profil ikertzailea eta akademikoa lortu ahal izango dute.

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).