Irakasleak

XSLaren edukia

ANA MARIA ZUBIAGA ELORDIETA

Ezagutza arloa
Genetika
Saila
Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
ana.zubiaga@ehu.eus

Biologian lizentziaduna (1981) eta doktorea (1986) UPV/EHUn. Doktoretza-ondoko ikerketa, ameriketako Tufts (1986-1990) eta Harvard (1991-1994) unibertsitateetan burutu zuen, minbiziaren garapenarekin zerikusia duten geneen erregulazioaren ikerketan espezializatu zen. 1995ez geroztik EHUko irakaslea da. Egun, Genetikako katedraduna da.

Ebaluazio eta Prospektibaren Espainiako Agentziako koordinatzailearen laguntzaile izan da (2005-08 eta 2015-18). EHUko Batzordeetako kidea: Ikerketakoa, Graduondokoa eta Animalien Ongizaterako Etikakoa; Genetika Molekularreko Doktoretza Programako (2005-10) eta Biologia Molekular eta Biomedikuntzako Masterreko koordinatzailea (2008-14). UIRMI Unibertsitate Institutuko Ikerlari Nagusia.

Molecular Biology of Cancer izeneko ikerketa taldearen burua 2001etik (A talde gisa aitortua euskal unibertsitate sisteman), 20tik gora ikerkuntz proiekturen zuzendaria. Ikerketa lerro hau zuzendu du nagusiki: ziklo zelularraren erregulazio genetikoa eta bere inplikazioa minbizian eta beste patologia batzutan. Argitaratu ditu 70etik gora lan, eragin handia duten aldizkarietan gehienak, eta 4500dik gora aipamen ditu. Hamazazpi doktore-tesi zuzendu ditu. Hainbat ikerkuntz eta dibulgaziozko hitzaldi eman ditu. Genes aldizkariko argitaratzaile gonbidatua. CNEAIk aitortutako 5 seiurteko ditu.

JAKIUNDEko kidea, eta Cadena Ser-Radio Bilbaoren Ikerketa arloko Bikaintasunaren sariaren irabazlea (2018).

Researcher ID S-3457-2019

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak