Irakasleak
Maria Izascun Ibabe Erostarbe
- Ezagutza arloa
- Zientzien eta Portaeraren Metodologia
- Saila
- Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia
- Ikastegia
- Psikologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- izaskun.ibabe@ehu.eus

Psikologian doktorea eta Psikologia Fakultateko Portaera Zientzien Metodologiaren arloko irakasle osoa (katedradun kontratatua). Doktoregoko Sari Berezia jaso zuen. Akademia Antolakuntzako eta Teknologia Berrietako dekanordea (2001-2004) eta saileko zuzendaria (2020-2024) izan da. Ikerketa-metodologiarekin eta datuen analisiarekin lotutako irakaskuntza ematen du Psikologiako Gradua, Psikologia Gizabanakoa, Taldea, Erakundea eta Kultura Unibertsitate Masterra eta Erakundeen Psikologia eta Esku Hartze Psikosoziala Masterra. 2009-2010 ikasturtean baimen sabatikoa lortu zuen UCLAn urtebeteko egonaldi zientifikoa egiteko, Peter M. Bentler-en zuzendaritzapean. Bere ikerketa-ildo nagusiak familia barruko indarkeria da, bereziki seme-alaben eta gurasoen arteko indarkeria eta bikote-indarkeria, eta esku-hartze psikosozialeko programen ebaluazioa. Psikologia Fakultateko Familia Barruko Indarkeria ikerketa-taldeko ikertzaile nagusia da. Ikerketa-taldearen mugarri garrantzitsu bat izan da Gurasoen aurkako indarkeria egoeretan garaiz eskuhartzeko programa diseinatzea eta garatzeaz gain, programa hori ebaluatzea. Hirurogeita hamalau artikulu zientifiko eta zortzi liburu baino gehiagoren egilekidea da. Lau seiurteko lortu ditu ikerketa arloan, eta zientziaren munduan eragin handiena duten pertsonen zerrendan dago, Stanfordeko Unibertsitateak 2024. urteari buruz argitaratutako Ranking of the World Scientists: World 's Top 2% Scientists-en arabera.