Gaia

XSLaren edukia

Giza Taldeen Kudeaketa eta Prestakuntza

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

3 kredituko hautazko ikasgaia da, zeharkakoa, eta ikaslea gerturatu nahi du taldeekin eta taldeei buruz ikertzea, beti ere zentzuz eta zorroztasunez.

Ikasgaia koordinatzen duten eta elkarrekin garatzen duten bi irakaslek ematen dute, eta euskaraz eta gaztelaniaz zuzenduta dago. Horrez gain, ingeleseko Ikastaroaren English Frinedly Course-n eskaintzen da, eta, horregatik irekita dago mugikortasun programetako ikasleei.

Gai honi dagokion moduluak Esku-hartze soziohezitzaileen eremuak du izena. Modulu honetako gaien bitartez, ikasleek esku-hartze soziohezitzailea garatzeko hainbat ezagutza jasotzeko eta eskura izateko aukera izango du, eta horien harira bere Master Amaierako Lana (MAL) proposatu

Giza taldeen kudeaketa eta prestakuntza ikasturtearen hasieran ematen da, bere edukiak estuki erlazionatuta baitaude gerora datozen ikasitako ikasgai batzuekin, esate baterako: Intervención socioeducativa con infancia y adolescencia , eta eta Igualdad iy Género. Osagarria da aldi berean ematen diren beste batzuekin: Diseño i técnicas cualitativs de investigación en ámbitos socioeducativos, edota Aprendizaje creativo formación continua eta Nuevas perspectivas en discapacidad.

Giza taldeen kudeaketa eta prestakuntza ikasgaia gakoa da ikerketa sozio-hezitzailean barna arakatu nahi duten pertsonentzat. Testuinguru horietan murgildu eta ikertu nahi duten pertsonek gako estrategikoak eskuratuko dituztelako, erlazionalak zein metodologikoak. Gai horren azken produktua bi begiradapetik ikus daiteke: Bat: giza talde baten inguruan egiten den tratamenduari buruz ikertzea eta arakatzea; eta, bi: ikerketa-objektua giza talde bat (irakaskuntza taldea, ikasleak, gazteak, adinekoak) den ikerketa proposatzea eta diseinatzea.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
HUEGUN BURGOS, ASIEREuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaDidaktika eta Eskola Antolakuntzaasier.huegun@ehu.eus
RECALDE RODRIGUEZ, MARIA ICIAREuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaDidaktika eta Eskola Antolakuntzaitziar.rekalde@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Analizar de forma crítica la formación de diferentes colectivos sociales para su comprensión e intervención educativa20.0 %
Diseñar proyectos de investigación en torno a la gestión y formación de grupos humanos para su implementación y desarrollo social40.0 %
Valorar críticamente a través de criterios de evaluación las propuestas de formación20.0 %
Comunicar en contextos diversos, haciendo uso didáctico de las TICs las propuestas formativas20.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala154560
Gelako p.15015

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Azalpenak5.0 % 5.0 %
Lan praktikoak30.0 % 60.0 %
Otras Evaluaciones20.0 % 35.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

Modu kritikoan aztertzen du gaur egungo hezkuntza ikerketak giza talde askotarikoengan duen eragina.

Garatu diren ikerketa diseinuetan, esku-hartu den taldearengan egiten den tratamendua identifikatzen du.

Ikerketa proiektuak diseinatzen ditu, non helburua, hezkuntza testuinguruetan, giza taldeen kudeaketa eta prestakuntza den.

Modu kritikoan baloratzen ditu, hau da irizpide zientifiko nahiz etikoen bitartez, hainbat giza talderi zuzendutako prestakuntza proposamenak.

Irizpide zientifiko zein etikoetan oinarritutako prestakuntza eta kudeaketa proposamenaren txosten idatzia aurkezten eta justifikatzen du.

Askotariko testuinguruetan komunikatzen du talde bat kudeatzeko eta prestatzeko proposamen bat, IKTren erabilera didaktikoaz baliatuz.

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ebaluazio jarrairen bitartez ebaluatzen da ikasgaia. Alde batetik egiten diren lan praktikoen bidez, banakakoak nahiz bai taldekakoak (% 60a). Beste aldetik, ikasleak klasean azaltzen, argudiatzen eta defendatzen duen behin betiko txostenaren bidez (ahozko aurkezpena, % 5a), eta gainerako ikaskide eta irakasleen feed back-aren ondoren idatziz aurkeztuko du ikasgaiaren amaieran (% 35a).

1. Lan praktikoa (azken kalifikazioaren% 60a).

Ikasleek ikasgelako eta kanpoko jarduerak banaka eta taldekoak egingo dituzte: artikulu zientifikoen irakurketa eta analisia, introspekzio ariketak prestatzea, arazoei eta arazo dilemei, eztabaida eta talde-ikasgelan partekatzea ...

Jarraian aipatzen diren ebaluazio irizpideak ebaluatuko diren alderdirik garrantzitsuenak izango dira: parte hartzearen bitartez eta idatziz, argi adieraztea jarrera erreflexiboa eta arakatzailea prestakuntza prozesuen, pertsonarteko harreman trebetasunen eta taldeentzako prestakuntza proposamenen gainean.

2. Talde bat kudeatzeko eta prestatzeko proposamenaren inguruko txosten idatzia, beti ere ikasketaren begiradapetik (kalifikazioaren %30a)

Ikasleek idatziz aurkeztuko dute txosten bat, non talde bat kudeatzeko (egiturak, rolak, funtzioak…) eta formatzeko proposamen azalduko den; beti ere, taldearen garapen formatiborako dinamikak eta estrategiak erabiliz. Aldi berean, txostenak berak agertuko du ikerlariak, hots, ikasleak, nola helduko dion arakatze-prozesuari (helburuak, metodologia, tresnak, datu-analisia…).Txostenak, beraz, begirada bikoitza hori izango du, eta ikasleak erabaki beharko du hori guztia nola josiko duen ikaskideentzat eta irakasleentzat ulergarria izan dadin.

Ondorengo ebaluazio irizpideak ebaluatuko diren alderdirik garrantzitsuenak izango dira: a) Ikerketa-objektua izango den taldearen deskripzioa; b) aukeratutako taldearen garrantziaren justifikazioa eremu sozio-hezitzailearen barruan, eta hori ikertzearen zergatiak; c) taldea kudeatzeko eta formatzeko helburuak, eta ikerketa helburuak; eta d) esku-hartzearen -eta ikerketaren diseinua.

Aintzat hartu behar da txostenaren aurkezpenari begira: 1) txostenaren zirriborroa eGelara igoko da taldeka, hartara irakasleek eta ikaskideek irakurketa kritikoa egin dezaten (irakurri, aztertu, proposatu…); 2) behin betiko txostena eGelara igoko da zirriborroa aldatu/hobetu ostean; eta 3) entregatzeko epeak klaseko lehen egunean adostuko dira.

3. Taldeak kudeatzeko eta formatzeko proposamen bati buruzko txosten idatziaren aurkezpena, defentsa eta ahozko kritika (azken kalifikazioaren% 5a).

Jarraian azaltzen diren ebaluazio irizpideak ebaluatuko diren alderdi garrantzitsuenak izango dira: argi eta garbi argudiatzea, eta zorroztasun akademikoaren norberaren proposamena, azalpenaren ostean sortzen diren zalantzak eta galderak erantzutea, eta ikaskideen proposamenak modu arrazoituan eztabaidatzea.

4. Ikasgaiaren garapenean zehar ikasleak eskuratutako ikaskuntzaren gaineko gogoeta dokumentua (%5a).

Ikasleak ikasgaian zehar eskuratutako aprendizaiak azalduko ditu laburrean dokumentu batean. Hau da, ikasgaian ikasi duena (alderdi teorikoak, esanguratsuenak, prozedurazkoak, erlaziozkoak…), ikasgiaen honen ekarpena bere ibilbide profesionalean eta ikertzaile, moduan hezkuntza testuinguruetan, ikasgaiak eskatu dion inplikazio pertsonala zein akademikoa…

Hainbat irizpide hartuko dira aintzat: argumentazio gaitasuna gai gakoen inguruan, harreman-trebetasunak eta jarduera formatiboak. Dokumentuak 500 hitz edukiko ditu, gehienez, eta adostutako datan entregatuko da azken txostenarekin batera.

Dokumentuak zuzentzeko irizpideak hauexek izango dira:

- Argumentazioaren zorroztasuna eta argitasuna (ahoz nahiz idatziz).

- Esku-hartze eta ikerketaren diseinuaren zorroztasuna, egokitasuna eta koherentzia.

- Koherentzia dokumentuaren atalen artean.

- Dokumentuen aurkezpen txukuna.

- APA araudiaren araberako erreferentziak eta bibliografiaren aurkezpena.

Egoera desberdinengatik, proposatutako metodologia eta ebaluazio sistema jarraiari heldu ezin diotenek, ikasgaia egiteko aukera izango dute, beti ere ebaluazio mota horri uko egiten diotela idatziz azalduz irakasleei. 2 asteko epea izango dute horretarako, eskolak hasi eta gero.

Bukaerako ebaluazio sistema aukeratzen duten ikasleek frogatu beharko dute konpetentzien garapena. Horretarako, ebaluazio jarraian parte hartu ezin duten eta azken probara aurkezten diren ikasleen prozedura bera jarraituko dute. Azken froga horrek garatzeko hainbat galdera izango ditu (zehaztutako egunean eta orduan) ikasgaiaren gaien eta irakurketen inguruan (kalifikazioaren% 50), eta, horrekin batera, dokumentu bakarra: behin betiko txostena izango dena; kalifikazioa % 50a izango da.

Ikasleak ohiko deialdiaren ebaluazioari uko egin diezaioke 2.2.2 Araudian agertzen den bezala. Horretarako eskubidea egikarituko da Masterreko Batzorde Akademikoari uko egitearen eskakizuna bidaliz idazkaritza administratiboaren bitartez. Idazkia ikasgaiaren irakaskuntza-epea bukatu baino lehen aurkeztuko da.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ohiko deialdian irakasgaia gainditzen ez duten ikasleek, bertan aukeratutako ebaluazio sistema edozein izanik ere, ez ohiko deialdiaren ebaluatzeko azken ebaluazioan aurkezteko eskubidea izango dute.

Froga horrek garatzeko galdera izango ditu (masterrean zehaztutako egunean eta orduan) ikasgaiaren gai gakoen eta irakurketen inguruan (kalifikazioaren% 50); eta dokumentu bakarra: azken txostena (kalifikazioaren % 50a) izango da. Galderen inguruko argibideak eta azken txostenari buruzko jarraibideak ohiko deialdiaren atalean zehaztuta daude.

Masterreko ikasleak uko egin diezaioke ez ohiko deialdiko ebaluazioari, harta Araudiko 2.2.2 artikuluaren eragina jaso ez dezan. Eskubidea egikaritzeko Masterreko Batzorde Akademikoari idatzi bat igorriko dio idazkaritza administratiboaren bidez, non uko egitea eskatzen duen. Idatzia ikasturte bakoitzaren uztailaren 15a baino lehen aurkeztuko da.

Ikasgaia honek plagio, kopia edota iruzur kasuetan aritzeko protokoloa jarraitzen du. Hortaz, horrelakorik antzemanez gero UPV/EHUk dituen neurriak aplikatuko ditu. Era berean, ikerketako etika protokoloak eta UPV/EHUk hizkuntza ez-sexistak erabiltzeko ezarritako orientabideak jarraitzen ditu.

Irakasgai-zerrenda

1. Taldeak eta lan-taldeak ingurune hezitzaileetan.

1.1. Definizioa

1.2. Sailkapena

1.3. Eraikuntza

1.4. Garapena

Ikasleek taldeen osaketaren konplexutasunera hurbilduko dira: tamainaren, egituraren, helburuen, funtzioen… Horrekin batera, egungo hezkuntza errealitatean lekua duten adibideak aztertuko ditu; izan ere, ikasleek hezkuntza eremu baten talde bat aukeratuko du azterketa-objektu moduan.

2. Harreman-trebetasunak talde-dinamizazioan

2.1. Pertsonen arteko harremanak taldeko ekintza praktikoetan eta hezkuntza testuinguruetan.

2.2. Talde dinamizazioaren izaera praktikoa.

2.3. Talde dinamizazioaren estiloak.

2.4. talde dinamizazioaren eta talde kudeaketaren esperientziak eremu ez formalean.

Hezitzaileek hezigaiekin eraikitzen dituzten pertsonarteko erlazioen gainena, ikasleek hainbat esperientzia praktikoak aztertuko dituzte baita beren oinarri teorikoak ere. Aldi berean, talde dinamizazioaren inguruko teoria berriengana hurbilduko du, eta bere esperientzia profesionalarekin alderatu ahal izango ditu.

3. Eremu sozio-hezitzaileetako taldeen ekintza formatiboen diseinua, garapena eta ebaluazioa

3.1. Taldeei zuzendutako prestakuntza ekintzak diseinatzeko eta kudeatzeko gakoak: estrategiak eta tresnak.

3.2. Taldeen prestakuntzaren gaineko ikerketa.

Ikasleek taldeen prestakuntzaren gaineko hainbat ikerketa artikulu aztertuko ditu, eta parte hartzaileak beraiek zuzenduko dituzten hobekuntza ekintza-lerroak diseinatuko ditu.

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

- Barceló, T. (2008). Entre personas una mirada cuántica a las relaciones humanas. Bilbo: Desclée de Brouwer.



- Bonals, J. (2013). El trabajo en equipo en procesos de mejora general de centros (53-92). La práctica del trabajo en equipo del profesorado. Bartzelona: Graó.



- Korthagen, F. (2010). La práctica, la teoría y la persona en la formación del profesorado. Revista Interuniversitaria de Formación del Profesorado, 68 24(2). 83-102.



- Rekalde, I.; Vizcarra, M.T. y Macazaga, A.M. (2014). La observación como estrategia de investigación para construir contextos de aprendizaje y fomentar procesos participativos. Educación XX1, 17 (1), 201-220. doi: 10.5944/educxx1.17.1.1074



Oinarrizko bibliografia

- Arostegi, M. (2015). Dr. Fleming HLHI-ko Irakasleen prestakuntza beharren diagnosia eta horri buruzko hausnarketa. Tantak 27 (2), 9-40 orr.

- Ayestarán, S. (2011). Facilitación de equipos de trabajo. Donostia: Euskal Herriko Unibertsitatea.

- Ballenado, G. (2011). Trabajo en equipo. Dinámica y participación en los grupos. Madril: Pirámide.

- Blandez, J. (1996). La investigación-acción: un reto para el profesorado. Bartzelona: INDE.

- Bonals, J. (2006). El trabajo en equipo del profesorado. Bartzelona: Graó.

- Bonals, J. (2013). La práctica del trabajo en equipo del profesorado. Bartzelona: Graó.

- Bonals, J. y Sardans, A. (2002). Las interacciones verbales en los equipos docentes. En Dinámicas colaborativas en el trabajo del profesorado. El paso del yo al nosotros. Bartzelona: Graó.

- Bradbury, H. (2014). Action research journal´s special issue: development, aid and social transformation. Action research, 12 (4), 444-447.

- Huegun, A. (2004). Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko hezitzaileen harreman-trebetasunak lantzeko proposamen bat. (Doktore tesia). Hezkuntzaren teoria eta Historia saila. Euskal Herriko Unibertsitatea.

- Huegun, A. eta Jauregi, P. (2005). Sentitu. Donostia: Utriusque Vasconiae.

- Latorre, A.; Gómez, J.; Sánchez, M. y Flecha, R. (2006). Técnicas de recogida de información de orientación comunicativa. Metodología Comunicativa crítica. Bartzelona: El Roure.

- López, Ana. (2007). 14 ideas clave. El trabajo en equipo del profesorado. Bartzelona: Graó.

- Marín, M. y Troyano, Y. (Coords.). (2012). Psicología social de los procesos grupales. Madril: Pirámide.

- Onag, Z. & Tepeci, M. (2014). Team effectiveness in sport teams: the effects of team cohesion, intra team communication and team norms on team member satisfaction and intent to remain. Procedia - Social and Behavioral Sciences, 150, 420-428.

Aldizkariak

Action research Review



Aula de Innovación Educativa



Educational Policy



Revista de Educación (Ministerio, Madrid)



Revista Educación XX1



Revista Española de Pedagogía



Revista Interuniversitaria de Formación del Profesorado



Revista de Psicodidáctica







Estekak

www.revistadepedagogia.org



www.aalborg.com







XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak