FRANCISCO JUARISTI LARRINAGA
- Ezagutza arloa
- Politika eta Administrazio Zientzia
- Saila
- Politika eta Administrazio Zientzia
- Ikastegia
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Posta elektronikoa
- patxi.juaristi@ehu.eus

Patxi Juaristi Larrinaga (Markina-Xemein, 1967) unibertsitateko irakasle titularra da Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Politika eta Administrazio Zientzia Sailean. Soziologian lizentziaduna (1990) eta doktorea (1995) da, eta EHUko irakaslea, 1993az geroztik. 1998an, irakasle bisitaria izan zen Idahoko Unibertsitatean (AEB). 2005etik 2009ra bitarte, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate arloko zuzendaria izan zen. 2011tik 2012ra, Gobernantza eta Politika Ikasketak Masterreko koordinatzailea izan zen, eta, 2015etik 2019ra, EHUko Hizkuntza Politikak eta Plangintza Masterreko idazkari akademikoa. 2009tik 2016ra, EHUko Gizakiekin egindako Ikerketarako Etika Batzordeko (GIEB) kidea izan da. Halaber, EHUko Master eta Doktorego Eskolako Kalitate Batzordeko kidea izan zen (2016-2018). Artikulu ugari eta 20 liburu argitaratu ditu euskal kultura, euskaldunen balio, euskara eta, oro har, hizkuntzei buruz. Gerra Zibilarekin lotutako gaien gainean ere ikertu eta argitaratu du. Hiru seiurteko ditu, eta 8 doktorego tesiren zuzendari edo zuzendarikide izan da. Euskaltzaindiako euskaltzain urgazlea da (2012). 2017tik 2020ra Bizkaiko Campuseko Errektoreordea da. 2023tik EHUko Gabriel Aresti Katedrako zuzendaria da.