Gaitasunak

XSLaren edukia

Gaitasunak

  • HE1: Taldean lan egiteko gaitasuna garatzea: jarduketa plan bat elkarlanean diseinatu eta garatzea, eta elkarlanerako trebetasunak erabiltzea.
  • HE2: Proiektu akademikoak eta/edo ikerketa proiektuak egiteko autonomia eta autorregulazioa garatzea.
  • HE3: Informazioa jarrera kritikoz eta arduraz kudeatzeko gaitasuna garatzea, bermatuta gera dadin proiektuak antolatu eta garatzean informazio zientifikoa fidagarritasunez tratatzen dela baliabide analogiko eta digitalei dagokienez.
  • HE4: Berrikuntza eta ekintzailetza. Beste ikertalde edo arlo batzuetako lan prozedurak ezagutzea eta ulertzea eskatzen duten ikerketa proposamen berriei aurre egitea.
  • HE5: Pentsamendu kritikoa izatea, eta inguruko errealitatea zalantzan jarri eta horren baitan dauden printzipioak, gertaerak, jarrerak eta balioak analizatzea, jarrera propioa definitzeko.
  • HE6: Etika eta erantzukizun profesionala garatzea, eta jardun profesionalari eragiten dioten interes etikoak identifikatzea.
  • HE7: Konpromiso soziala lantzea, historiari eta arkeologiari lotutako jardun profesionalak gizartean eta ingurumenean duen inpaktua aztertu eta baloratzea eta garapen jasangarriko marko orokorretik arduraz jokatzea.
  • HE8: Komunikazioa eta eleaniztasuna garatzea, eta euskararen eta/edo gaztelaniaren erabilera testuinguru akademikora eta/edo profesionalera egokitzea.
  • HT1: Modu kritikoan kontsultatu, hautatu eta interpretatzea historia eta arkeologia ikertzeko iturri mota desberdinak.
  • HT2: Historian eta Arkeologian ikertzeko datu baseak, programak eta tresna digitalak erabiltzea.
  • HT3: Egungo narratiba historikoei begira gaitasun kritikoak garatzea.
  • HT4: Baliabide mota desberdinak erabiltzea hainbat testuingurutan komunikazio eraginkorra lortzeko.
  • RC1: Oro har proiektu eta lan akademikoei eta bereziki MALari marko teorikoa eta metodologikoa ezartzeko aukera ematen duten kontzeptuak eta kategoriak egoki erabiltzea.
  • RC2: Lan bat edo ikerketa proiektu bat diseinatzea: helburuak zehaztea eta ondorio batzuk ateratzeko beharrezko iturriak eta metodologia identifikatzea.
  • RC3: Komunikabideen, zinemaren, ikus-entzunezkoen industriaren, literaturaren, eskola liburuetako testuen, irudien eta abarren bidez orainari zentzua emateko erabiltzen diren iraganeko irudikapenak analitikoki behatzea.
  • RC4: Historiaren alderdi politikoaren gainean hausnartu eta eztabaidatzea.
  • RC5: Historiaren eta memoriaren arteko desberdintasunak definitzea, baita diskurtso akademikoak identitate sozialetan barneratzeko dituen mekanismoak ere.
  • RC6: Historia ikasketen edukiak gaur egungo arazoekin lotzea eta GJHei diziplina historikoetatik heltzen zaiela erakustea.
  • RCO1: Iraganaren azterketaren alderdi teorikoa eta kontzeptuala ezagutzea eta korronte historiografikoak identifikatzea.
  • RCO2: Prozesu historikoak ikuspegi diakronikoan erlazionatzea eta gaur egungo problematikekin lotzea.
  • RCO3: Historiaren eta arkeologiaren arloetako ikerketa metodologia eguneratuak eta diziplina anitzekoak ezagutzea.
  • RCO4: Tituluan inplikatuta dauden ikertaldeetan gauzatzen ari diren ikerketa proiektuak ezagutzea.
  • RCO5: Gertaera eta prozesuen deskribapen hutsaren ideiatik haratago, kontakizun historikoaren eraikuntzaren ideiaz eta orainaren eraginaz jabetzea.
  • RCO6: Iraganeko narratibek orainaren irudikapenean duten inpaktua kritikoki aztertzea.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak