Gaia

XSLaren edukia

Sistema Elektrikoen Diseinua eta Analisia

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Gaztelania
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Ikasleek sare elektrikoen diseinu- eta funtzionamendu-irizpideak eta estruktura ezagutzea da ikasgai honen helburu nagusia. Horrela, Industria Teknologiaren Ingenieritzako graduaren 4. mailako "Teknologia elektrikoa" ikasgaiaren oinarrizko jakintzak handituko dituzte.

Helburu hori betetzeko, línea elektrikoen estruktura, ezaugarriak eta funtzionalitateak sakonki ikasiko da eta bere diseinurako behar diren kalkuluak ikasiko dira arautegia kontuan hartuta.

Era berean, instalakuntza elektrikoen diseinuan parte hartzen duten beste ezaugarri batzuk ere aztertuko dira, hala nola, isolamendu-koordinazioa, zirkuitulaburren kalkulua, lur-jartzeen kalkulua eta segurtasuna.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
PLANAS FULLAONDO, ESTEFANIAEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaIngeniaritza Elektrikoaestefania.planas@ehu.eus
TORRES IGLESIAS, ESTHEREuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebakarraIngeniaritza Elektrikoaesther.torresi@ehu.eus
ZAMORA BELVER, INMACULADAEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko KatedradunaDoktoreaElebakarraIngeniaritza Elektrikoainmaculada.zamora@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
TI1. Sorkuntza, garraio eta banaketa-sistemak aztertzeko eta diseinatzeko jakinmena eta ahalmena.66.0 %
IPCC4. Segurtasun-instalakuntzak, komunikazioak, domotika, akustika, eraikin adimenduak, erainkortasun energetikoa, aurrezpena, aireztapen eta klimatizaio-sistemak eta fluido-sistemak eta instalakuntza elektrikoak proiektatzeko eta diseinatzeko jakinmena eta ahalmena.34.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala153045
Mintegia57.512.5
Gelako p.151530
Ordenagailuko p.101525

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Eskola magistralak45.033 %
Gelako praktikak30.050 %
Mintegiak12.540 %
Ordenagailuko praktikak25.040 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Garatu beharreko galderak0.0 % 10.0 %
Idatzizko azterketa60.0 % 80.0 %
Lan praktikoak10.0 % 20.0 %
OTROS0.0 % 10.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

Sare elektrikoen ezaugarrien jakintza, instalakuntza elektrikoen diseinua ekiteko kontuan hartu behar diren egitura, irizpideak eta oinarrizko ikasketak



Linea elektrikoen kalkulua eta diseinuaren jakintza praktikoa, ekipo elektrikoen ezaugarrien aukeraketa eta instalakuntza elektrikoetan erabilitako lur-jartzeko sistemak



Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Etengabeko ebaluazioa:

Etengabeko ebaluazioaren azkenengo nota horrela osatuta egongo da:

- Atal teorikoa: azterketa idatzi baten bidez ebaluatuko da, %80-ko pisuarekin azkenengo kalifikazioan.

- Atal praktikoa: laborategiko praktikei buruzko lan praktikoen bidez ebaluatuko da, %20-ko pisuarekin azkenengo kalifikazioan.

Behin betiko kalifikazioa kalkultatzeko, bi zatien batez besteko ponderatua egingo da. Bestalde, azterketaren gutxieneko nota 4,5 izango da ikasgaia gainditzeko.

Ikasleak ebaluazio jarraia edo deialdia uko egin nahi badu, dagokien arautegia eta epeak bermatu behar ditu, Ikaslearen ebaluaketa-arautegiaren arabera.





Azken ebaluazioa:

Ebaluazio jarraia uko egiten bada, azken ebaluazioaren azterketak 2 atala izango ditu hurrengo haztapenarekin:

- Atal teorikoa: %80

- Atal praktikoa: %20

Behin betiko kalifikazioa kalkultatzeko, bi zatien batez besteko ponderatua egingo da. Bestalde, azterketaren gutxieneko nota 4,5 izango da ikasgaia gainditzeko.



Irakaskuntza eta/edo ebaluazioa aurrez aurre ezin bada egin osasun-baldintzak direla eta, ez aurrez aurreko modalitate bat egiten hasiko da eGela plataformaren bidez eta Blackboard Collaborate tresnaren bidez.



Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ezohiko deialdiaren ebaluazioa azken ebaluazioaren bidez egingo da. Azken ebaluazioaren azterketak 2 atala izango ditu hurrengo haztapenarekin:

- Atal teorikoa: %80

- Atal praktikoa: %20

Behin betiko kalifikazioa kalkultatzeko, bi zatien batez besteko ponderatua egingo da. Bestalde, azterketaren gutxieneko nota 4,5 izango da ikasgaia gainditzeko.

Ezohiko deialdian ohiko deialdian lortutako emaitza positiboak mantendu ahalko dira bloke bakoitzean.



Ebaluazioa aurrez aurre ezin bada egin osasun-baldintzak direla eta, ez aurrez aurreko modalitate bat egiten hasiko da eGela plataformaren bidez eta Blackboard Collaborate tresnaren bidez.

Irakasgai-zerrenda

1. Gaia. Sare elektrikoen ezaugarri nagusiak: Garraio eta banaketa sareak osatzen dituzten instalakuntzen ezaugarriak aurkeztuko dira.



2. Gaia. Linea elektrikoen kalkulua eta diseinua: Garraio eta banaketa linea elektrikoen kalkulua irizpide mekanikoa, elektrikoa eta termikoa kontuan hartuta.



3. Gaia. Isolamenduaren koordinazioa: Oinarrizko printzipioak eta isolamenduaren koordinaziorako metodoloia instalakuntza elektrikoak osatzen dituzten elementuen isolamendu-maila egokia aukeratzeko.



4. Gaia. Zirkuitulaburren kalkulua: Sistema elektrikoetan sortzen diren zirkuitulaburrak kalkulatzeko erabiltzen den metodoa deskribatuko da.



5. Gaia. Sistemaren lur-jartzea: Sistemaren elektrikoaren lur-jartzeko metodoak. Funtzionamendu-printzipioak lurrerako akatsak emanez gero, abantailak eta desabantailak. Aplikazioa sare motaren arabera.



6. Gaia. Lur-jartzearen diseinua lineetan, azpiestazioetan eta transformazio-guneak eta bere eragina instalakuntzen segurtasunean: Elementu konstruktiboak, lur-jartzearen diseinuan kontuan hartzen diren diseinatzeko irizpideak eta helburuak instalakuntza elektrikoetan.

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Ikasgaiaren eta mintegien gardenkiak eta laborategiko ordenagailuen txostenak.

Oinarrizko bibliografia

[1] F. Garnacho et al., Reglamento de instalaciones eléctricas de alta tensión y sus fundamentos técnicos, Garceta, 2014.

[2] P. Simón, F. Garnacho, J. Moreno, A. González, Cálculo y diseño de líneas eléctricas de alta tensión, Garceta, 2011.

[3] J.A. Martínez Velasco, Coordinación de aislamiento en redes eléctricas de alta tensión, McGraw-Hill, 2008.

[4] J.J. Grainger, W.D. Stevenson, Análisis de sistemas eléctricos de potencia, McGraw-Hill, 1986.

[5] J. Duncan Glover, Muluklutla S. Sarma, Thomas J. Overbye, Power system analysis and design, Cengage Learning, 2010.

[6] R. García Márquez, La puesta a tierra de instalaciones eléctricas y el R.A.T, Marcombo, 1991.

Gehiago sakontzeko bibliografia

[1] Gómez Expósito, Análisis y operación de sistemas de energía eléctrica, McGraw-Hill, 2002.



[2] J.L. Tora Galván, Transporte de energía eléctrica, UPCO Departamento de Publicaciones, 1997.



[3] L.M. Checa, Líneas de transporte de energía eléctrica, Marcombo, 1988.



[4] A.P. Sakis Meliopoulos, Power system grounding and transients, Marcel Dekker, 1988.



Aldizkariak

Electric Power Applications, IET Proceedings



Power and Energy Magazine, IEEE



Power Delivery, IEEE Transactions on



Power Engineering Review, IEEE



Power Systems, IEEE Transactions on



Power Engineering Review, IEEE

Estekak

www.ieee.org



www.ree.es



www.iberdrola.es



www.abb.es

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak