Gaia
Prozesu Kimikoen Diseinua
Gaiari buruzko datu orokorrak
- Modalitatea
- Ikasgelakoa
- Hizkuntza
- Gaztelania
- Euskara
- Ingelesa
Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua
Irakasgai honen helburua prozesu kimikoen diseinuan beharrezkoak diren oinarriak, teknikak eta teknologiak ikasleei helaraztean datza.Irakasgaiak eduki teoriko eta praktikoak ditu era orekatu batean:
- Eduki teorikoak ingeniaritza kimikoaren oinarriak hartzen ditu bere baitan, prozesu kimikoen diseinuaren ikuspegitik. Honela, lehengaien transformaziotik abiatu eta azken produktuaren produkziora heltzen da, prozesuen materia eta energia balantzeak, errektore kimikoak eta bereizketa eragiketak garrantzitsuenak ikusiz.
- Eduki praktikoei dagokienez, ordenagailu bidezko praktikak burutuko dira. Prozesu kimikoak diseinatu eta simulatzeko software bat erabiliko da, alderdi teknologikoak eta ekonomikoak aintzat hartuz.Horretaz gain, Garapen jasangarrirako Helburuak (GJH) kontuan hartu beharko dira proiektu hau burutzeko eta azken txostenean azaldu zin GJH hartu diren aintzakotzat eta nola gauzatu diren
Irakasleak
Izena | Erakundea | Kategoria | Doktorea | Irakaskuntza-profila | Arloa | Helbide elektronikoa |
---|---|---|---|---|---|---|
ACHA PEÑA, ESTHER | Euskal Herriko Unibertsitatea | Irakaslego Agregatua | Doktorea | Elebiduna | Ingeniaritza Kimikoa | esther.acha@ehu.eus |
AGUIRREZABAL TELLERIA, IKER | Euskal Herriko Unibertsitatea | Irakaslego Agregatua | Doktorea | Elebiduna | Ingeniaritza Kimikoa | iker.aguirrezabal@ehu.eus |
ARIAS ERGUETA, PEDRO LUIS | Euskal Herriko Unibertsitatea | Unibertsitateko Katedraduna | Doktorea | Elebakarra | Ingeniaritza Kimikoa | pedroluis.arias@ehu.eus |
BARRIO CAGIGAL, VICTORIA LAURA | Euskal Herriko Unibertsitatea | Unibertsitateko Katedraduna | Doktorea | Elebiduna | Ingeniaritza Kimikoa | laura.barrio@ehu.eus |
GANDARIAS GOIKOETXEA, IÑAKI | Euskal Herriko Unibertsitatea | Irakaslego Agregatua | Doktorea | Elebiduna | Ingeniaritza Kimikoa | inaki.gandarias@ehu.eus |
OREGUI BENGOECHEA, MIKEL | Euskal Herriko Unibertsitatea | Irakaslego Agregatua | Doktorea | Elebiduna | Ingeniaritza Kimikoa | mikel.oregui@ehu.eus |
REQUIES MARTINEZ, JESUS MARIA | Euskal Herriko Unibertsitatea | Unibertsitateko Irakaslego Titularra | Doktorea | Elebiduna | Ingeniaritza Kimikoa | jesus.requies@ehu.eus |
VIAR ANTUÑANO, NEREA | Euskal Herriko Unibertsitatea | Irakaslego Atxikia (Laguntzaile Doktorea) | Doktorea | Elebiduna | Ingeniaritza Kimikoa | nerea.viar@ehu.eus |
Gaitasunak
Izena | Pisua |
---|---|
TI4. Capacidad para el análisis y diseño de procesos químicos | 100.0 % |
Irakaskuntza motak
Mota | Ikasgelako orduak | Ikasgelaz kanpoko orduak | Orduak guztira |
---|---|---|---|
Magistrala | 15 | 20 | 35 |
Mintegia | 6 | 10 | 16 |
Ordenagailuko p. | 9 | 15 | 24 |
Irakaskuntza motak
Izena | Orduak | Ikasgelako orduen ehunekoa |
---|---|---|
Eskola magistralak | 35.0 | 43 % |
Mintegiak | 16.0 | 37 % |
Ordenagailuko praktikak | 24.0 | 37 % |
Ebaluazio-sistemak
Izena | Gutxieneko ponderazioa | Gehieneko ponderazioa |
---|---|---|
Idatzizko azterketa | 70.0 % | 70.0 % |
Lan praktikoak | 30.0 % | 30.0 % |
Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
Ofizialki matrikulatuta dauden ikasleak bakarrik ebaluatuko diraOhiko deialdian
Euskal Herriko Unibertsitateko araudiarekin adostasunean, ebaluazio jarraitua egingo da
-Lan praktikoak, % 30
-Azterketa finala %70
Ikasgaia gainditzeko baldintzak:
1. Lan praktikoak gainditzea.
2. Azterketa finalean 5 edo gehiagoko nota ateratzea.
Bataz besteko nota finala edukitzeko ikasgaia gainditzeko baldintzak bete beharko du. Bi baldintzaren bat betetzen ez bada,espedientean suspendituta dagoen baldintzako emaitza agertuko da espedientean, eta baldintza biak bertan behera suspenditzen badira, azterketaren emaitza espedientean agertuko da Lan praktikoekin lortutako emaitzak egelan argitaratuko dira ohi deialdiaren emaitza finalak argitaratu baino lehen.
Hala ere etengabeko ebaluazioari uko egion diezaiokete ikasleek, horretarako irakasgaiaren ardura duen irakasleari idatzi bat aurkeztu beharko zaiolarik. Horretarako, lau asteko epea izango du (irakasgaiaren hasieratik kontatzen hasita).
Bakarkako idatzizko azterketa bat (notaren % 70). Azterketa honen edukiak ez du zertan etengabeko ebaluazioa egiten duten ikasleek izango dutenaren berdina izan behar; gainera, azterketa honek ahozko froga bat ere izan dezake.
Lan praktikotan landutako gaitasunak ebaluatzen diren probak (notaren % 30)
Azterketen asistentzia:
Ikasleari azterketara aurkeztea galarazten dion edozein egoeraren aurrean UPV/EHU-ren araudiak agintzen duenaren arabera jokatuko da.
Azterketen berrikusketa:
Notak argitaratu eta gero, azterketaren berrikusketa egin nahi duten ikasleek Saileko Idazkaritzan berain izena eman beharko dute. Orri hau berrikusketa eguna baino egun bat lehenago batuko da. Ez dira, era batean, orrian apuntatu ez diren edo, orrian apuntatuta baina berrikusketa eguenean aurkezten ez diren, ikasleen erreklamaziorik onartuko.
“Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.”
Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
Ezohiko deialdiaIkasleen ebaluazioa arautzen duen araudian esaten den bezala, ez ohiko deialdian dauden ikasleek azken ebaluazio sistemaren bidez ebaluatzeko eskubidea izango dute, gaia ebaluazio jarraituaren bidez osatu duten edo ez. Hori dela eta, i) ikasleek ebaluazio jarraituak egin ez dituzten edo ii) ebaluazio jarraituan gainditu ez dutenek, gaitasun horri buruz berriro ebaluatuko dira, horretarako ebaluazioa ohiko deialdian berdina utziz.
Ikasturtean zehar ebaluazio jarraitua gainditu dutenek azkenengo azterketa bakarrik egiteko aukera izango dute; hala ere, nahi duenak aurreko bi frogak egin ditzake. Kasu honetan, bi frogak egin nahi dituenak (bai idatzizko azterketa bai praktikak) idatzizko azterketaren data baino astebete lehenago idatzizko eskaera bat luzatu beharko dio irakasgaiaren irakasleari, hau aurkeztu ezean, ikasleak idatzizko azterketa bakarrik egingo duela ulertuko da.
Irakasgai-zerrenda
1. Gaia. Materia eta energia balantzeak fluxu-diagrametan: Materia eta energia balantzeen ezagutzak fluxu diagrama konplexuetan inplementatuko dira, horretarako askatasun-graduen metodoa erabiliz.2. Gaia. Erreaktore kimikoak: Industrian erabiltzen diren erreaktore ohikoenen funtzionamendua eta diseinua aztertuko da.
3. Gaia. Bereizketa prozesuak: Industria kimikoan erabiltzen diren bereizketa ekipoen funtzionamendua eta diseinua aztertuko da, erreakzio kimikoak gertatzen ez direnean.
4. Gaia. Prozesu kimikoen analisia eta sintesia. Aurreko gaietan oinarrituz prozesu kimiko ezberdinen analisia eta sintesia landuko da, prozesuaren konfiguraziorik egokiena zein den ikusiz.
Mintegien antolakuntza (4 saio, 6 ordu):
- 1. Saioa: Energia eta masa balantzeak
- 2. Saioa: Energia eta masa balantzeak
- 3. Saioa: Erreaktore kimikoak
- 4. Saioa: Oinarrizko eragiketak
Ordenagailu-praktiken antolakuntza (6 saioa, 9 ordu):
- 1. Saioa: ASPEN PLUS sarrera (1,5 ordu)
- 2. Saioa: Ezaugarri Termodinamikoak (1,5 ordu)
- 3. Saioa: Erreaktore kimikoak (1,5 ordu)
- 4. Saioa: Prozesu kimikoaren simulazio eta sentsibilitate analisia (1,5 ordu)
- 5. Saioa: Proiektua (1,5 ordu)
- 6. Saioa: Proiektua (1,5 ordu)
Bibliografia
Nahitaez erabili beharreko materiala
Irakasgaiaren gela birtualean (egelan) ondorengo dokumentuak daude: teoria, mintegi, eta ordenagailu-praktikako gardenkiak, material hau oso lagungarria da klasea jarraitzeko. Horretaz aparte, ordenagailu-praktikarako material audiobisuala ere badago.Ikasleei material informatiko (software) ere emango dira, hau beharrezkoa da taldeko proiektua egiteko eta aurki daiteke edozein Informatika-geletan, hain zuzen ere Aspen Plus simulagailua, egoera egonkorra lan egiteko, erabiliko da.
Oinarrizko bibliografia
Balances de materia y energía. G. V. Reklaitis. Nueva Editorial Interamericana, 1986.Elements of Chemical Reaction Engineering. (4ª Ed.) Fogler. Prentice-Hall, 2005 (existe una version en castellano).
Chemical Engineering Kinetics (3ª Ed.). J.M.Smith. Ed. Mc.Graw-Hill, 1981.
Introduction to Chemical Processes: Principles, Analysis, Synthesis. R. Murphy. Ed. McGraw-Hill, 2005.
Chemical Engineering Design, Coulson & Richardson's Chemical Engineering. R K Sinnott, 2005.
Chemical Reaction Engineering (3ª Ed.) O. Levenspiel. Wiley, 1999 (existe traducción al castellano de 3ª edición: Ingeniería de las reacciones químicas. Levenspiel. E. Reverté, 2004).
Analysis, Synthesis, and Design of Chemical Processes (2ª Ed.). Turton, R., Bailie, R.C., Whiting, W.B., Shaeiwitz, J.A. Ed. Prentice Hall PTR, 2003.
Gehiago sakontzeko bibliografia
Introducción a la Termodinámica en Ingeniería Química (7ª Ed.). J. M. Smith, H. C. Van Ness y M. M. Abbot. Ed. McGraw-Hill, 2001.Principios de Ingeniería Química (6ª Ed.). D. Himmelblau. Ed. Prentice-Hall, 1996.
Heterogeneous Catalysis in Industrial Practice (3ª Ed.). C.N. Satterfield. Krieger Publishing Company, 1996.
Chemical Process: Design and Integration. Robin M. Smith. Ed. Wiley, 2005.
Aldizkariak
https://www.scopus.comhttps://www.sciencedirect.com/
https://www.elsevier.com
https://onlinelibrary.wiley.com/doi/pdf/10.1002/aic.690190103