Gaia
Produktuen Diseinua eta Garapena
Gaiari buruzko datu orokorrak
- Modalitatea
- Ikasgelakoa
- Hizkuntza
- Gaztelania
- Euskara
Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua
Produktuen Diseinua eta Garapena.Hauek dira irakasgaiaren helburu nagusiak:
- Industria-produktu baten diseinu- eta garapen-prozesua ulertzea.
- Ikastea egungo bitartekoak eta metodoak erabiliz, dagoen ezagutza aplikatuz eta konpartituz, talde-lana garatuz eta komunikazioko gaitasunak hobetuz.
Irakasleak
Izena | Erakundea | Kategoria | Doktorea | Irakaskuntza-profila | Arloa | Helbide elektronikoa |
---|---|---|---|---|---|---|
ARIAS COTERILLO, AGUSTIN | Euskal Herriko Unibertsitatea | Unibertsitateko Katedraduna | Doktorea | Elebakarra | Ingeniaritzako Adierazpen Grafikoa | agustin.arias@ehu.eus |
GOROZIKA BIDAURRATZAGA, JOKIN | Euskal Herriko Unibertsitatea | Unibertsitateko Irakaslego Titularra | Doktorea | Elebiduna | Ingeniaritzako Adierazpen Grafikoa | jokin.gorozika@ehu.eus |
Gaitasunak
Izena | Pisua |
---|---|
Industriako produktuak proiektatzeko, diseinatzeko eta garatzeko ezagutza eta gaitasuna. | 100.0 % |
Irakaskuntza motak
Mota | Ikasgelako orduak | Ikasgelaz kanpoko orduak | Orduak guztira |
---|---|---|---|
Magistrala | 15 | 22.5 | 37.5 |
Laborategiko p. | 30 | 45 | 75 |
Irakaskuntza motak
Izena | Orduak | Ikasgelako orduen ehunekoa |
---|---|---|
Eskola magistralak | 37.5 | 40 % |
Laborategiko praktikak | 75.0 | 40 % |
Ebaluazio-sistemak
Izena | Gutxieneko ponderazioa | Gehieneko ponderazioa |
---|---|---|
Bertaratzea eta Parte-hartzea | 10.0 % | 30.0 % |
Azalpenak | 10.0 % | 15.0 % |
Garatu beharreko galderak | 5.0 % | 15.0 % |
Idatzizko azterketa | 5.0 % | 50.0 % |
Lan praktikoak | 20.0 % | 65.0 % |
Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak
Gaitasun hau hauetan gauzatzen da:- Industriako produktuak proiektatzeko eta diseinatzeko ezagutzan eta ahalmenean.
- Produktuaren bizi-zikloa kontuan izanda, hura diseinatzeko metodologiak ezagutzean.
Irakasgaia gainditzen duen ikaslea gai izan beharko litzateke:
- Industriako produktuen diseinu kontzeptualak sortzeko eta espezifikazio teknikoak garatzeko.
- Ingeniaritza konkurrenteko inguru batean, alegiazko eredu parametrikoak diseinatzeko.
- Produktuaren diseinu- eta garapen-prozesua kudeatzeko, elkarlaneko inguru baten barruan eta kontuan izanda produktuaren bizi-zikloa.
Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
Ikasleak kurtsoa taxuz aprobetxatzen badu, hau da, lana taldean eta urratsez urrats burutzen eta amaierako defentsa egiten badu, horri klasean egindako ariketa osagarriak gehituta, ez du amaierako azterketa egin beharko, eta eginez gero, balio gutxi izango du. Ikasleak kurtsoan egin behar den lanari uko eginez gero, aukera du amaierako azterketa egiteko. Aukera horretan, azterketak % 100 balio du.Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.
Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.Irakasgai-zerrenda
Oinarrizko eduki teorikoak bat datoz industria arloko produktu bat diseinatzeko eta garatzeko prozesuaren urratsekin:- Produktu berrien diseinuaren ezaugarriak.
- Diseinu-prozesuaren mailak eta metodoak.
- Beharrizan eta espezifikazio teknikoak.
- Erantzun kontzeptualak asmatzea.
- Kontzeptua probatzea.
- Beste diseinu batzuk konparatzea eta hautatzea.
- Alde ergonomikoak eta estetikoak.
- Materialak eta fabrikatze-prozesuak.
- Ingurumen-irizpideak.
- Diseinu-prozesuaren kudeaketa.
- Industria-diseinua elkarlaneko inguru batean txertatzeko proiektua.
Bibliografia
Nahitaez erabili beharreko materiala
Halabeharrezkoa ez bada ere, komenigarria da eGelan dauden materialak erabiltzea.Oinarrizko bibliografia
- Product Design and Development. < K.T. Ulrich and S.D. Eppinger >- El Proceso de Diseño en Ingeniería. < C.L. Dym and P. Little >.
- Engineering Design Methods. < Nigel Cross >.
- Metodología del Diseño Industrial. < M. García; V. Cloquell; T. Gómez >
- Diseño Industrial. Desarrollo de Producto. < F. Sanz y J. Lafargue >.
- Metodología del Diseño Industrial. < F. Aguayo y V.M. Soltero >
- Manual práctico de Ecodiseño. Operativa de Implantación en 7 pasos. < IHOBE >
- Breve Historia del Diseño Industrial. < J. Heskett >.
- Diseño Industrial I y II.
(*) Batez ere Product Design and Development. < K.T. Ulrich and S.D. Eppinger > liburua erabiltzen da. Bostgarren argitalpena gaztelaniaz dago.
Gehiago sakontzeko bibliografia
- ¿Cómo nacen los objetos? Apuntes para un metodología proyectual < Bruno Munari >.- Diseño. Historia, teoría y práctica del diseño industrial. < B.E. Bürdek >
- Estrategias para la Creatividad. <G.A. Davis and J.A. Scott>.
- El Diseño Tridimensional. Del Boceto a la Pantalla. <Alan Pipes>.
- Color. <Frans Gerritsen>.
- Ergonomía. <Mc. Cormick, Ernest>.
- Las Dimensiones Humanas en los Espacios Interiores. < J. Panero y M. Zelnik >.
- Materials Selection in Mechanical Design. < Michael F. Ashby >
- Plastic Part Design for Injection Molding. < Robert A. Malloy >
- Ingeniería de Diseño (I, II y III). < P. Orlov >.
- Diseño en Ingeniería Mecánica. < J.E. Shigley and C.R. Mischke >.
- Historia del Diseño Industrial. < R. Torrent y J.M. Marín >.
(*) Atal honetako liburuak kotsultarako edo gairen bat osatzeko erabil daitezke.