Irakasleak

XSLaren edukia

EVA EPELDE BEJERANO

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Ingeniaritza Kimikoa
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
eva.epelde@ehu.eus

Ingeniaritza Kimikoan titulatua (UPV/EHU, 2008) eta Ingeniaritza Kimikoan Doktorea Nazioarteko aipamenarekin (UPV/EHU, 2013). Irakasle atxikia (2016). Graduko 3. mailaren eta Kanpolo Praktiken koordinatzailea (2019).



7 urteko esperientzia irakaskuntzan eskolak ematen Elikagaien Zientzia eta Teknologiako eta Ingurugiroko Graduetan (Farmazia Fakultatean) eta Ingeniaritza Kimikoko eta Kimikako Graduetan (Zientzia eta Teknologia Fakultatean). 9 Graduko eta 2 Masterreko Amaierako Lanak zuzendu ditut. Ingeniaritza Kimikoko Masterrean praktiken instruktorea naiz. Hezkuntza Berrikuntzarako bi proiektuetan parte hartu dut (HBP-17, HBP-19) eta edIKDit-18-43 irakasle talde egituratuko kide ere banaiz. Metodologia Aktiboen tailerrean irakasle naiz Unibertsitateko irakasleen irakas-prestakuntzaren (UIPRE) barnean.



Nire ikerketa lerroa olefinen oligomerizazioan datza erregai sustainagarriak ekoizteko. Doktorego aurreko programaren barnean lau hilabetetako ikerkuntza egonaldia egin nuen Saskatchewan-eko Unibertsitatean (Kanada, 2010) Dalai Doktorearen ikerketa taldearen barnean Fischer Tropsch prozesurako katalizatzaileen prestakuntzan. JCRan indexaturko 10 artikuluen (h=8) egilea naiz eta kongresuetara 45 lan baino gehiago aurkeztu ditut. 8 ikerkuntza proiektuetan parte hartu dut gaur egun arte. Gaur egun doktorego tesi baten kozuzendaria ere banaiz.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak