RC1- Ikaslea Ingeniaritza Mekanikoaren esparruan oso ezagunak ez diren problemak ebazteko ezagutza eta tresna konputazional aurreratuak aplikatzeko gai izango da.
RC2- Ikaslea irisgarritasun unibertsalaren eta jasangarritasunaren printzipioak kontuan hartuta Ingeniaritza Mekanikoaren eremuan sistemak, produktuak, prozesuak, instalazioak eta plantak proiektatu, kalkulatu eta diseinatzeko gai izango da.
RC3- Ikaslea Ingeniaritza Mekanikoaren esparruko produktuetan, prozesuetan eta metodoetan I+G+Bko proiektuak eta lanak egiteko gai izango da.
RC4 - Ikaslea kaudimen eta segurtasun osoz problema mekanikoen analisian metodologia eta tresna esperimentalak aplikatzeko gai izango da.
RC5- Ikaslea bere ikasketa-arloarekin lotutako diziplina anitzeko testuinguruetan eskuratutako ezagutzak eta problemei erantzuna emateko gaitasuna ingurune berrietan edo ez oso ezagunetan aplikatzeko gai izango da.
RCO1- Ikasleak Ingeniaritza Mekanikoaren eremuko hainbat fenomeno arautzen dituzten ekuazio-sistemak ebazteko matematika-metodo analitikoak eta zenbakizkoak ezagutuko ditu.
RCO2- Ikasleak sistema mekanikoetako egiturak kalkulatzeko eta diseinatzeko aleazio metalikoen eta beste egitura-material batzuen portaera mekanikoa ezagutuko du.
RCO3-Ikasleak estatikan eta dinamikan deformagarriak diren sistema mekanikoen analisi konplexuak metodo konputazionalen bidez egiteko oinarriak ezagutuko ditu.
RCO4-Ikasleak fabrikazioaren azpian dauden aldagaiak eta fenomenoak identifikatzeko beharrezkoak diren oinarriak eta datuen analisi konputazionaleko teknikak ezagutuko ditu.
RCO5-Ikasleak neke- edo haustura-akatsen irizpideen arabera elementu mekanikoak aztertzeko eta diseinatzeko oinarriak ezagutu eta produktu baten saiakuntza egokiak planifikatuko ditu.
RCO6 - Ikasleak deformazio plastikoko prozesuak aztertzeko oinarriak ezagutuko ditu.
RCO7- Ikasleak diseinu- eta akats-irizpideak kontuan hartuta sistema mekaniko konplexuak diseinatzeko oinarriak ezagutuko ditu.
RCO8-Ikasleak gizon eta merkantzien lurreko garraio-sistema gidatuak diseinatzeko oinarriak ezagutuko ditu.
RHE1- Ikasleak taldean modu eraikitzailean lan egiteko trebetasuna eskuratuko du.
RHE2- Ikasleak ideiak, ezagutzak eta garapenak ahoz eta/edo idatziz komunikatzeko trebetasuna eskuratuko du.
RHE3- Ikasleak modu autobideratuan edo autonomoan ikasten jarraitzeko trebetasuna eskuratuko du.
RHE4- Ikasleak informazio osatugabe edo mugatu batetik abiatuta, erantzukizun sozial eta etikoei buruzko hausnarketak barne hartzen dituena (hala nola giza eskubideen errespetua, balio demokratikoak eta gizakien arteko berdintasuna) ezagutzak integratzeko eta iritziak emateko trebetasuna eskuratuko du.
RHT1- Ikasleak robot serieak eta manipulatzaile paralelo sinpleak zinematikoki eta dinamikoki aztertzeko eta eragiketak eta ibilbideak planifikatzeko trebetasuna eskuratuko du.
RHT2- Ikasleak Ingeniaritza Mekanikoaren eremuan sistema fisiko errealen eredu matematikoak ebazteko algoritmo eraginkorrak aplikatzeko eta diseinatzeko trebetasuna eskuratuko du.
RHT3- Ikasleak mugimenduaren kontrola gauzatzeko sistema mekaniko baten eredua eta kontrol-sistema integratuko duen sistema mekatroniko bat diseinatzeko trebetasuna eskuratuko du.
RHT4- Ikasleak eskaera dinamikoen mende dagoen sistema mekaniko konplexu bat aztertzeko eta analisi modal esperimentalak egiteko trebetasuna izango du.
RHT5- Ikasleak Ingeniaritza Mekanikoaren esparruan ikerketa teknologikoaren prozesua, produktu berrien garapena eta berrikuntza industriala kudeatzeko trebetasuna eskuratuko du.
RHT6- Ikasleak egiturazko sintesiaren eta dimentsionamendu optimoaren metodoetako bat erabiliz mekanismo-proiektu bat egiteko trebetasuna eskuratuko du.