Gaia

XSLaren edukia

Fabrikazio Birtuala

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Gaztelania

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Eredu matematiko berriek eta teknika konputazionalen garapena fabrikazio birtualeko tekniken garapena sustatu dute. Irakasgai honetan, ikasleak erreminta analitiko zein numerikoak erabiliz (eta fabrikazio-prozesuak ezarritako mugaketak kontuan hartuta) produktu mekaniko berriak diseinatzeko beharrezkoak diren gaitasunak barneratuko ditu.

Honela, ikaslea gai izango da konformaketa plastiko eta moldeoaren alorretan ematen diren arazoei erantzuna emateko.

Gainera, erabilitako metodologia hurrengo zeharkako gaitasunak landuko ditu: ideien aurkezpena eta defentsa, disziplina anitzeko taldeetan lan egiteko gaitasuna (material zientzia, software eta teknika numerikoak jorratzen dituztenak).

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
LOPEZ MONTAÑA, DAVIDEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego LankideaDoktoreaElebakarraIngeniaritza Mekanikoadavid.lopez@ehu.eus
PLAZA PASCUAL, MARIA SORAYAEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebakarraIngeniaritza Mekanikoasoraya.plaza@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Conocimiento y capacidad para proyectar, calcular y diseñar sistemas de fabricación25.0 %
Capacidad de utilizar diferentes tipos de herramientas (software, empíricas) en el proceso de diseño de sistemas de fabricación25.0 %
Capacidad de integrar las funciones de diseño y fabricación en diferentes sectores productivos15.0 %
Capacidad para recoger y asimilar información de otros campos anexos a la fabricación (materiales, automatización, etc.)15.0 %
Capacidad para transmitir de manera eficiente los resultados del proceso de diseño de sistemas de fabricación20.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala22.533.856.2
Mintegia7.511.218.8
Ordenagailuko p.25.538.263.8
Landa p.4.56.811.2

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Aplikazio-tailerrak63.7540 %
Azalpenezko eskolak22.5100 %
Bisita industria-instalazioetara4.5100 %
Eztabaida taldean18.7540 %
Ikaslearen lan pertsonala40.50 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Idatzizko azterketa50.0 % 80.0 %
Lan praktikoak10.0 % 40.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

- Lanen emaitzak komunikatzeko gai izatea.

- Txosten teknikoak egiteko gai izatea.

- Entseguak planifikatzeko eta produktuak egiaztatzeko eta kontrolatzeko gai izatea.

- Diseinu eta fabrikazio funtzioak ekoizpen sektore ezberdinetan integratzea.

- Forjaketa eragiketan erabilitako tresneria diseinatzea eta optimizatzea simulazio programen laguntzaz (elementu finituetan oinarritukoak).

- Moldeaketa eragiketan erabilitako tresneria diseinatzea eta optimizatzea simulazio programen laguntzaz (elementu finituetan oinarritukoak).

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Bi ebaluaketa sistema daude: jarraia eta finala.

EBALUAKETA JARRAIA

Hurrengo ebaluaketa-elementuak egongo dira:

- Ohiko deialdiaren datan egingo den azterketa idatzia (notaren %50a).

- Beroan egindako forjaketarako erreminta baten diseinuaren proiektua (notaren %30a).

- Grabitate-bidezko galdaketan erabilitako moldeen diseinuaren proiektua (notaren %20a)

Ebaluaketa jarraia gainditzeko hurrengo baldintzak bete beharko dira:

- Ebaluaketa-elementu bakoitzaren nota 4 baino altuagoa izatea.

- Ebaluaketa-elementuen batez-bestekoa 5 baino altuagoa izatea.

EBALUAKETA FINALA

Azterketa finala gainditzeko nota minimoa 5 izango da. Azterketak zati ezberdinak izango balitu, zai bakoitzean 5 bat atera beharko da irakasgaia gainditzeko.



Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ez-ohiko deialdian azterketa bakarra egongo da eta gainditzeko nota minimoa 5 izango da. Azterketak zati ezberdinak izango balitu, zai bakoitzean 5 bat atera beharko da irakasgaia gainditzeko.

Ohiko deialdian ebaluaketa jarraia egin zuten ikasleek bi lanen notak gordetzeko aukera izango dute baldin eta nota 4 bat baino altuagoa bada eta lana kurtso horretan egin bada. Kasu honetan, ebaluaketa-elementu bakoitzaren pisua ohiko deialdian adierazitakoa da.



Irakasgai-zerrenda

T1.go gaia: materialaren konportamendua deformazioaren aurrean.

2. gaia: produktu forjatuak diseinatzeko irizpideak.

3.gaia: forjaketa prozesuan ematen den indarra eta bizarraren kalkulua. Forjaketan ematen diren esfortzuen ebaluaketa eta kontrola.

4. gaia: forjaketa prozesuen simulazioa elementu finituen bitartez-forjaketa prozesuak simulatzeko zenbaki-metodoak.

5. gaia: galdaketako produktuen elikatze-sistemen diseinua eta optimizazioa.

6. gaia: arean egindako galdaketaren aspektu metalurgikoak eta elikatze-sisteman dauden bestelako elementuak. Mikro-hurrupadura eta mikro-segregazioak.

7. gaia: injekzioaren bitartez egindako sistemen diseinua - moldeak diseinatzeko irizpideak.

8. gaia: galdaketaren simulazioa elementu finituen bitartez - galdaketa simulatzeko zenbaki-metodoak.

9. gaia: makina eta prozesuren arteko interakzioa – mekanizazio prozesua eta bere influentzia makinan.

10. gaia: ebaketa-mekanika eta materiala mekanizatzeko gaitasunaren analisia – karakterizazioa eta modelizazioa.

11. gaia: erremintan ematen diren indarrak eta tenperaturen predikzioa – metodo enpirikoak.

12. gaia: mekanizazio prozesuen simulazioa elementu finituen bitartez – zenbaki metodoak.

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Irakaskuntza gida, irakasgaiaren apunteak, fitxa praktikoak eta https://egela1920.ehu.eus/ webgunean dagoen informazioa



Oinarrizko bibliografia

ASM Metals Handbook. American Society for the Metals. Varios volúmenes.

Tool and Manufacturing Engineers Handbook. Society of Manufacturing Engineers. Varios volúmenes

Fundamentals of machining and machine tools. G. Boothroyd, W.A.Knight. CRC Taylor and Francis. 2006

Gehiago sakontzeko bibliografia

Mecanizado de Alto Rendimiento. L.N. López de Lacalle, J.A. Sánchez, A. Lamikiz. Ediciones Técnicas Izaro. 2004



Foundry Technology. P. Beeley. Butterworth-Heinemann. 2001



The Handbook of Metal Forming. K. Lange. Society of Manufacturing Engineers. 1985



Manufacturing Automation: Metal Cutting Mechanics, Machine Tool Vibrations, and CNC Design. Y. Altintas. Editorial: Cambridge. University Press Date Published. 2000



Aldizkariak

Información de Máquina-Herramienta Española (IMHE). Ediciones Técnicas Izaro



Fundidores



European Tool and Mould Making



Forging



Estekak

http://www.moderncasting.com/



www.euroforge.org/



www.afm.es







XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak