Gaia
Makina Tresnetarako Mekatronika
Gaiari buruzko datu orokorrak
- Modalitatea
- Ikasgelakoa
- Hizkuntza
- Gaztelania
Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua
EGaur egun makina erremintek (MH) konplexutasun maila oso altuko sistemak dira, eta gehienek kontrol numerikoen bidez funtzionatzen dute. Hauekin pieza konplexuen fabrikazioa ahalbidetzen da eta prozesuaren atal asko automatizatu egiten dira. Ikasgai honetan, gaur egungo kontrol numerikoen ezaugarri nagusiak aztertuko dira, eta makinen automatizazioa burutzeko beharrezkoak diren osagaiak ere azalduko dira. Eragingailuak, neurketa sistemak eta sistema hidrauliko eta neumatikoak ikusiko dira ikasgaian zehar. CNC programazioaren funtsak ere aztertuko dira, bai eskuzko programazio, bai CAM bidezkoa ere. Era horretan ikaleek bi aukera horien abantaila-desabantailak ezagutuko dituzte.Irakasleak
Izena | Erakundea | Kategoria | Doktorea | Irakaskuntza-profila | Arloa | Helbide elektronikoa |
---|---|---|---|---|---|---|
IZQUIERDO ARAMBURU, BORJA | Euskal Herriko Unibertsitatea | Unibertsitateko Irakaslego Titularra | Doktorea | Elebiduna | Ingeniaritza Mekanikoa | borja.izquierdo@ehu.eus |
LAMIKIZ MENTXAKA, AITZOL | Euskal Herriko Unibertsitatea | Unibertsitateko Katedraduna | Doktorea | Elebakarra | Fabrikazio Prozesuen Ingeniaritza | aitzol.lamikiz@ehu.eus |
Gaitasunak
Izena | Pisua |
---|---|
Makina erreminten ardatzak osatzen dituzten osagaiak desberdindu, sailkatu era dimentsionatzeko gaitasuna. | 30.0 % |
Azken belaunaldiko kontrol numerikoak erabiltzeko gaitasuna, makinen mugimenduak programatzeko sistema hauen murrizketak eta makinen osagai eta ezaugarri mekanikoak kontutan izanda. | 20.0 % |
Makina erremintarako eragiketa konplexuak burutzeko CAM sistemak erabiltzeko gaitasuna, aspektu teknologikoak eta baldintza ekonomikoak kontutan izanda. | 30.0 % |
Sistema pneumatiko eta hidraulikoak diseinatu eta aplikatzeko gaitasuna, makina erreminten oinarrizko automatizaziorako. Horretarako sinbologia, osagaiak eta kalkulu eta diseinurako legeak ezagutu beharko direlarik. | 20.0 % |
Irakaskuntza motak
Mota | Ikasgelako orduak | Ikasgelaz kanpoko orduak | Orduak guztira |
---|---|---|---|
Magistrala | 22.5 | 33.8 | 56.2 |
Mintegia | 12 | 18 | 30 |
Ordenagailuko p. | 13.5 | 20.2 | 33.8 |
Tailer Ind. | 7.5 | 11.2 | 18.8 |
Landa p. | 4.5 | 6.8 | 11.2 |
Irakaskuntza motak
Izena | Orduak | Ikasgelako orduen ehunekoa |
---|---|---|
Aplikazio-tailerrak | 52.5 | 40 % |
Azalpenezko eskolak | 22.5 | 100 % |
Bisita industria-instalazioetara | 4.5 | 100 % |
Eztabaida taldean | 30.0 | 40 % |
Ikaslearen lan pertsonala | 40.5 | 0 % |
Ebaluazio-sistemak
Izena | Gutxieneko ponderazioa | Gehieneko ponderazioa |
---|---|---|
Idatzizko azterketa | 70.0 % | 70.0 % |
Lan praktikoak | 30.0 % | 30.0 % |
Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak
Ikasgaia gainditu ondoren, ikasleak ikasgaiaren konpetentzia espezifikoak lortuko ditu, beste konpetentzia batzuetaz aparte. Hurrengo funtzioak betetzeko gaitasuna irabaziko dute ikasleek:- MH baten funtzionamendurako beharrezkoa diren sistema mekatronikoen ezagutza.
- CAM software bidez mekanizatu eragiketak definitzeko gaitasuna.
- MH baten automatizaziorako behar diren eskema pneumatiko/hidraulikoak ulertu eta diseinatzeko gaitasuna.
Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
Ebaluazio prozesuaren bidez, ikasleek ikasgaiko kontzeptu nagusiak zein mailan asimilatu dituzten kuantifikatzean datza. Ikasgaiaren ebaluazioa jarraitua da eta idatzizko azterketa batek eta praktiken edukiek osatzen dute.Aspektu orokorrak
• Ikasgaiko eduki guztiak ebaluatuko dira, bai teorikoak bai praktikoak.
• Ikasgaia gainditzeko, gutxienez 5-eko kalifikazio bat lortu beharko da.
Ohiko deialdia
• Ebaluazioak atal hauek izango ditu:
- Idatziko azterketa bat (70%)
- Bi talde-lan (CNC programazioa + CAM bidezko programazioa) (20%)
- Sistema pneumatiko/hidraulikoei buruzko entregatzeko bat. (10%)
• Ikasgaia gainditzeko 5-eko kalifikazio global minimo bat lortu beharko da. Horrez gain, ebaluatuko diren atal guztietan 4-ko kalifikazio minimo bat lortu beharko da.
• Ez da ebaluaziorik burutuko argitaratutako data ofizialetik kanpo.
• Ikasgaian ofizialki matrikulatutako ikasleek bakarrik izango dute kalifikatzeko aukera.
Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
Kasu honetan ebaluazio mota Ebaluazio Finala izango da. Azterketa bakarra egongo da, ikasgaiko eduki guztiak barne hartuko dituelarik. Ikasgaia gainditzeko gutxieneko kalifikazioa 5-ekoa izango da.Irakasgai-zerrenda
1. CNC-ari sarrera• CNC - sarrera
• CNC-dun makinak
• CNC makinen tipologia
• Kontrolatutako eta interpolatutako ardatzen arteko diferentzia
2. CNC-aren Integrazioa Makina Erremintetan
• CNC batek burutu beharreko funtzioak
• Lazo itxi bidezko mugimenduen kontrola
• Azken belaunaldiko CNC baten elementuak
• CNC baten arkitektura
• CNC sistema irekiak
• CNC baten prestazioak
3. CNC baten ezaugarri nagusiak
• Programazioari sarrera
• Makina E.S. – Pieza E.S. Erreferentzia triedroak
• Prozesu orria
• Programazio funtzioak
• Proposatutako ariketak
• G funtzioen zerrenda, Fagor 8035
4. Eragingailu mekanikoak eta neurketa sistemak
• Sarrera
• Aitzinapen eragingailuak:
• Motor nagusiko eragingailuak
• Erreminta euste sistemak
5. CNC programazioa CAM sistemen bidez
• Sarrera
• CAD-aren geometria
• Mekanizaturako erremintak
• Prozesu parametroak
• Mekanizaturako estrategiak
• Ibilbideen kalkulua
• Post-prozesatua: APT → CNC
• Programen egiaztapena
6. Eragingailuen zerbitzu portaera
• Sarrera
• Makina erremintarako motor motak
• Motorren aplikazio adibideak
• Makina batentzako motor baten aukeraketarako irizpideak
7. Makina erreminten automatizazioa
• Orokortasunak
• Aire konprimituko generazioa eta distribuzioa
• Balbulak prozesadoreak
• Elementu prozesadoreak
• Balbula tenporizatuak
• Emari kalkuluak
• Eragingailuak sistema neumatikoetan
• Sarrera (hidraulika)
• Hidraulikaren lege orokorrak
• Mandorako olioaren ezaugarriak
• Sistema hidrauliko baten oinarrizko eskema
• Sistema hidrauliko baten osagaiak
• Zirkuituen kalkulu adibideak
Bibliografia
Nahitaez erabili beharreko materiala
Klaseko apunteak (eGelan doahinik lortu daitezkenak)Oinarrizko bibliografia
ASM Metals Handbook; American Society for the Metals; Varios volúmenesMANUAL DE CNC.;Kieff, H.B.; Gran Duc.; 1998
Tool and Manufacturing Engineers Handbook; Society of Manufacturing Engineers; Varios volúmenes
Fundamentals of machining and machine tools; G. Boothroyd, W.A. Knight; CRC Taylor and Francis; 2006
Gehiago sakontzeko bibliografia
Mecanizado de Alto Rendimiento; L.N. López de Lacalle, J.A. Sánchez, A. Lamikiz; Ediciones Técnicas Izaro; 2004Mecanizado de alta velocidad y gran precisión; Arnone, M. ; Editorial: El Mercado técnico SL; 2000.
Machine Tools for High Performance Machining; Ed. López de Lacalle, Lamikiz; Editorial: Springer; 2007
Manufacturing Automation: Metal Cutting Mechanics, Machine Tool Vibrations, and CNC Design ; Y. Altintas ; Editorial: Cambridge University Press Date Published; 2000
Aldizkariak
Información de Máquina-Herramienta Española (IMHE); Ediciones Técnicas Izaro.European Tool and Mould Making
Estekak
www.afm.eswww.cecimo.eu
http://www.mmsonline.com/