Irakasleak
UXUE FERNANDEZ LASA
- Ezagutza arloa
- Gorputz eta Kirol Hezkuntza
- Saila
- Heziketa Fisikoa eta Kirola
- Ikastegia
- Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
- Posta elektronikoa
- uxue.fernandez@ehu.eus

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua (UPV/EHU, 2007) eta Doktorea (UPV/EHU, 2014), emakume pilotarien inguruko ikerlan batekin.
Gaur egun Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien graduko eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak Masterreko irakasle-ikertzailea naiz Hezkuntza eta Kirol Fakultatean, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako atalean, Arabako kanpusean (Vitoria-Gasteiz).
Nire ikerlerroen artean daude genero-ikasketak, sexu aniztasuna, inklusioa, gorputz hezkuntza eta kirol hastapena, guztietan ere aukera berdintasuna eta justizia sozialaren inguruko ikuspegia jorratuz.
Nagusiki, ikerketa metodologia kualitatiboa erabiltzen dut.
Nazio eta nazioarte mailako hainbat argitalpen ditut jarduera fisikoaren eta kirolaren zein genero-ikasketen inguruko aldizkari eta liburuetan. Nazioarteko kongresu askotan parte hartu dut eta gonbidatutako hitzaldiak ere eman ditut.
Ikerketa proiektu ezberdinetako partaide izan naiz eta gaur egun ere ikerketa-sare batean eta I+B+g proiektu batean ari naiz.
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-9528-6579