FREDERIK VERBEKE
- Ezagutza arloa
- Frantses Filologia
- Saila
- Filologia eta Historia
- Ikastegia
- Letren Fakultatea
- Posta elektronikoa
- frederik.verbeke@ehu.eus
Irakasle agregatua naiz UPV/EHUko Filologia eta Historia Sailean. Literatura Konparatuko doktorea (cum laude, UPV/EHU) eta Hizkuntza eta Literatura Erromantzeetako lizentziaduna Ganteko Unibertsitatean (Belgika).
Nire ikerketa-ardatzak dira literatura konparatua, itzulpengintza, imagologia, ekokritika eta literatura minorizatuen arteko harremanak. IBERMAGIC21 proiektuko kidea naiz eta parte hartzen dut ENLIGHT sare tematikoko LEMuR egitasmoan, eskualde eleaniztunetako hizkuntza-berdintasuna sustatuz. Halaber, CBE i3lab laborategiko kide naiz, Challenge Based Education (CBE) metodologian oinarrituta.
Egonaldiak egin ditut CETRA (KU Leuven), Université Paris III – Sorbonne Nouvelle eta IKER (CNRS/UPPA/UBM) erakundeetan, eta maiz aurkezten ditut nire ikerketak nazioarteko kongresuetan.
2016tik irakasle naiz Filologia graduan (frantsesa) eta Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak masterrean. Erasmus+ proiektuak gidatzen ditut, hala nola “Connecting Cultures”, ENLIGHT aliantzak eredugarritzat joa.
Kazetari eta itzultzaile izandakoa naiz EITBn, eta kudeaketa akademikoan aritu naiz: gradu eta master koordinatzaile, eta gaur egun Letren Fakultateko Plangintza eta Antolakuntza Akademikorako dekanorde gisa.
Informazio gehiago :
- Academia: https://frederikverbeke.academia.edu/
- Researchgate: https://www.researchgate.net/profile/Frederik_Verbeke2
- LinkedIn: https://www.linkedin.com/in/frederikverbeke/