Breadcrumb

presentacion-master-biologia-molecular-biomedicina

Masterraren gakoak

Biologia molekularrean eta biomedikuntzan gertatzen diren etengabeko aurkikuntza berri guztien ondorioz, graduko ikasketak ez dira nahiko zientzia arlo honetan profesionalki aurrera egiteko.

Gure Biologia Molekularra eta Biomedikuntzako Masterrak ikasleak beharrezko dituen formakuntza eskakizun berriei erantzuten die, bereziki doktorego tesia helburu duten ikasleentzat.

Biologia Molekurraleko eta Biomedikuntzako Masterra Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHUk) eta Kantabriako Unibertsitateak (UCek) elkarrekin eskaintzen duten ikasketa-programa ofiziala da.

Masterrak Biologia Molekularreko eremuan abangoardiazko ikerkuntzak egiten ari diren UPV/EHUko, UCko eta erakundeetako zientzialari gehienak ditu partaide, baita Biomedikuntzaren molekula alderdietan lanean ari direnak ere.

Masterra ikerkuntzara bideratuta dago.

Biologia Molekurraleko eta Biomedikuntzako Masterra-programa honek ANECA eta UNIBASQen kalitatearen agentzien onarpena dauka eta 2007az geroztik arrakastaz eskaini da.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

32

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania, Ingelesa

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

2.200 €

Unibertsitate arteko masterra

Euskal Herriko Unibertsitatea: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

Euskal Herriko Unibertsitatea: Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Kantabriako Unibertsitatea

CIC-BIOGUNE

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
FULLAONDO ELORDUI-ZAPATERIECHE, ASIER

Idazkaritza :
Blanca González / ANA RUIZ

94 601 33 90

4razones-master-biologia-molecular-biomedicina

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Hautazko irakasgaien eskaintza zabalak, ikasleek biologia molekularra eta biomedikuntzako arloetan arrakasta izateko beharrezkoa duten ezagutza eta prestaketa aurreratua ematen die.
  • Master nagusiki praktikoa (master amaierako lana 30 ECTS). Master amaierako lanarako hitzarmenak 5 unibertsitate-sailekin eta 16 ikerketa-zentro eta enpresekin.
  • Ingelesez egin daiteke.
  • Erasmus+ programaren barruan mugikortasuna egiteko aukera.

participantes-master-biologia-molecular-biomedicina

Unibertsitate partaideak

Universidad de Cantabria

salidas-master-biologia-molecular-biomedicina

Aukera profesionalak

Masterrak zuzeneko aukera ematen du UPV/EHUko eta UCko Biologia Molekularreko eta Biomedikuntza doktorego-programa egiteko. Masterrak gradudunak prestatzen ditu lan-aukeretarako, bioteknologiako enpresetan, farmazio-laborategietan, ikerketa biomedikoko erakundeetan eta beste enpresetan ikerlari aritzeko.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak