Gaia

XSLaren edukia

NAIARA ARRIOLA GARICANO

Ezagutza arloa
Oinarrizko Psikologia
Saila
Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta Garapena
Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Posta elektronikoa
naiara.arriola@ehu.eus

Psikologian (2002) eta Psikopedagogian (2008) lizentziatua eta Doktorea (2014) naiz Euskal Herriko Unibertsitatetik. 2007. urtetik aurrera Psikologia Fakultateko ikertzaile eta irakasle naiz, UPV/EHUn, eta ikerkuntza eta irakaskuntza eginbeharrak arreta gabezia eta hiperaktibitatearen elkartearekin, ADAHIGI-rekin, kolaborazioak egiten uztartzen dut.

Psikologia Fakultateko Koordinatzailea izan naiz (2015-2018), eta gaur egun, Psikologia Fakultateko Idazkari Akademikoa (2018.urtetik).

Ikaskuntza, pertzepzioa, arreta eta garapena ikerketa taldeko kidea naiz (euskal unibertsitate sistemako A taldea). 7 ikerketa proiektu finantzatuetan parte hartu dut, eta 11 argitalpen ditut; 7 aldizkari zientifikoetako artikuliak direlarik, eta 4 irakaskuntza materialak euskaraz.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak