Gaia
Seinalearen Trataera Aurreratua
Gaiari buruzko datu orokorrak
- Modalitatea
- Ikasgelakoa
- Hizkuntza
- Gaztelania
- Euskara
Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua
Komunikazio sistemetan aplikatzen diren teknika moldakorrak garatzeko erabiltzen diren ausazko prozesu diskretuen oinarriak ezartzen dira. Kanal-kodifikazio teknika aurreratuak eta modulazio digitalak lantzen dira.Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.”
Irakasleak
Izena | Erakundea | Kategoria | Doktorea | Irakaskuntza-profila | Arloa | Helbide elektronikoa |
---|---|---|---|---|---|---|
ARAMENDI ECENARRO, ELISABETE | Euskal Herriko Unibertsitatea | Unibertsitateko Katedraduna | Doktorea | Elebiduna | Seinalearen Teoria eta Komunikazioak | elisabete.aramendi@ehu.eus |
GUTIERREZ RUIZ, JOSE JULIO | Euskal Herriko Unibertsitatea | Irakaslego Agregatua | Doktorea | Elebakarra | Seinalearen Teoria eta Komunikazioak | josejulio.gutierrez@ehu.eus |
LETURIONDO ARANA, LUIS ALBERTO | Euskal Herriko Unibertsitatea | Unibertsitateko Irakaslego Titularra | Doktorea | Elebakarra | Seinalearen Teoria eta Komunikazioak | luisalberto.leturiondo@ehu.eus |
SANCHEZ DE LA FUENTE, JON | Euskal Herriko Unibertsitatea | Irakaslego Agregatua | Doktorea | Elebiduna | Seinalearen Teoria eta Komunikazioak | jon.sanchez@ehu.eus |
Gaitasunak
Izena | Pisua |
---|---|
Ikasleak gaitasuna lortuko du prozesatze digitalaren teknika aurreratuak komuniazio eta ikus-entzunezko sistemetan aplikatzeko. Halaber, informazioaren teoriari lotutako teknikak, modulazio moldakorrak eta kanal-kodifikazio teknikak erabiltzeko gai izango da. | 100.0 % |
Irakaskuntza motak
Mota | Ikasgelako orduak | Ikasgelaz kanpoko orduak | Orduak guztira |
---|---|---|---|
Magistrala | 32.5 | 48.8 | 81.2 |
Mintegia | 5 | 7.5 | 12.5 |
Laborategiko p. | 22.5 | 33.8 | 56.2 |
Irakaskuntza motak
Izena | Orduak | Ikasgelako orduen ehunekoa |
---|---|---|
Eskola magistralak | 81.25 | 40 % |
Laborategiko praktikak | 56.25 | 40 % |
Mintegiak | 12.5 | 40 % |
Ebaluazio-sistemak
Izena | Gutxieneko ponderazioa | Gehieneko ponderazioa |
---|---|---|
Etengabeko ebaluazioa | 10.0 % | 60.0 % |
Idatzizko azterketa | 40.0 % | 90.0 % |
Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
Gai honen ebaluazioa etengabekoa izango da, ondorengoan oinarrituta:1.- Teoria nota. Gaiaren notaren %60a. Bi ebaluazioen bidez gauzatuko da:
1.1.- Idatzizko azterketa: %30a. Azterketen data ofizialetan, lauhilabetekoaren erdian. Materia askatzen du 5eko kalifikazioa gaindituz.
1.2.- Idatzizko azterketa: %30a. Ohiko deialdiari dagokion data ofizialean.
Ohiko deialdian, 1.1 froga gainditu duenak, 1.2a soilik besterik ez du derrigorrez egin behar. Gainditu ez duenak, berriz, 1.1aren moduko beste froga bat bete beharko du, eta baita 1.2a ere.
2.- Praktiken nota. Gaiaren notaren %40a. Hiru ebaluazioen bidez gauzatuko da:
2.1.- Laborategi-praktikei dagozkien memoriak ematea: %10a
2.2.- Banakako azterketa: %10a. Azterketen data ofizialetan, lauhilabetekoaren erdian. Materia askatzen du 5eko kalifikazioa gaindituz.
2.3.- Idatzizko azterketa: %20a. Ohiko deialdiari dagokion data ofizialean.
Ohiko deialdian, 2.2 froga gainditu duenak, 2.3a besterik ez du derrigorrez egin behar. Gainditu ez duenak, aldiz, 2.2 eta 2.3 frogak egin beharko ditu.
Ikasgaia gainditzeko 5 baino gehiago lortu behar da teoriako notan, eta 5 baino gehiago praktikako notan.
Behi zati gaindituz gero, ondorengo deialdietarako gordeko da
Etengabeko ebaluazioa egiteko ezina:
Etengabeko ebaluazioari uko egiten dioten ikasleek, gaiaren ikasketa-emaitzak lortu direla egiazta dezakete ohiko deialdian gauzatuko den azkeneko ebaluazioaren bidez, ondorengoan oinarrituta:
- Azkeneko teoria-froga: Notaren %60a
- Azkeneko laborategi-froga: Notaren %40a
Gainditzeko 5 baino gehiago lortu behar da teoriako notan, eta 5 baino gehiago praktikako notan.
Ohiko deialdiari uko egiteko:
Ikasleak 1.2 eta 2.3 frogak ez baditu egiten, ohiko deialdiari uko egin diola ulertuko da.
“Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.”
Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
Ohiko deialdiaren ebaluaketa-eskema mantentzen da, bi froga desberdinekin:1. Teoria-nota, Klase magistralei buruzko idatzizko azterketa baten lortzen dena (totalaren %60a).
2. Praktika-nota, gaiaren zati praktikoari buruzkoa (Norberaren azterketa praktikoa, totalaren %40).
“Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.”
Irakasgai-zerrenda
1.BLOKEA: AUSAZKO SEKUENTZIAK1. Gaia: Ausazko prozesu diskretuak
2. Gaia: Prozesu geldikorrak
3. Gaia: Prozesu geldikor eta ergodikoak
4. Gaia: Prozesuen eredutzea
2. BLOKEA: PROZESAKETA MOLDAKORRA KOMUNIKAZIOETAN
5. Gaia: Aurresate lineala
6. Gaia: Iragazketa hobezina. Wiener iragazkia
7. Gaia: Iragazketa moldakorra
3. BLOKEA: MODULAZIO TEKNIKA AURRERATUAK
8. Gaia: Bloke-kodeak eta konboluzionalak
9. Gaia: Modulazioak bandan mugatutako kanaletan
Mintegiak
1. mintegia: Seinale eta sistema deterministak
2. mintegia: Kodifikazio eta modulazio konboluzionalen oinarrizko kontzeptuak
Laborategi praktikak
1. Praktika: Matlaben berrikuspena
2. Praktika: Ausazko aldagaiak. Ausazko prozesu ez geldikorrak
3. Praktika: Prozesu Geldikorrak. Prozesu ergodikoak
4. Praktika: Ausazko prozesuak LTI sistemen zehar
5. Praktika: Igarpen lineala ahotsaren kodifikaziora aplikatuta
6. Praktika: Sistema konboluzionalen dekodifikazio hobezina
7. Praktika: Bandan mugatutako sistemen dekodifikazioa
8. Praktika: Iragazketa hobezina: Wiener Iragazkia
9. Praktika: Iragazketa moldakorraren aplikazioak I
10. Praktika: Iragazketa moldakorraren aplikazioak II
Bibliografia
Oinarrizko bibliografia
Irakasleek garatutako materiala, eGelan eskuragai (http://egela.ehu.es/):- Gaiaren apunteak (1-7 gaiak)
- Gaiaren problemak
- Mintegien sustatze-materiala (1-2 mintegiak)
- Laborategi-praktiken gidoiak (1-9 praktikak)
Gehiago sakontzeko bibliografia
J.G. Proakis, Advanced digital signal processing, Prentice HallB. Widrow, S.D. Stearns, Adaptive signal processing, Prentice Hall
S. Haykin, Adaptive Filter Theory, Prentice Hall
Stephen P. Wilson Digital Modulation and Coding Prentice Hall, 1996
John G. Proakis and Masoud Salehi, Digital Communications 5ed. McGrawHill International 2008.
Aldizkariak
IEEE Transactions on CommunicationsIEEE Transactions on Information Theory
IEEE Communications Magazine
Estekak
www.complextoreal.comhttp://www.dsprelated.com/
Modulation and coding:
http://www.educatorscorner.com/experiments/spectral/SpecAn10.shtml
http://dbserv.maxim-ic.com/tarticle/view_article.cfm-article_id=70